Udaletik jakinarazi dutenez, ekitaldiaren garapen egokia eta parte-hartzaile eta ikusle guztien segurtasuna bermatze aldera itxiko dute erdigunea trafikoarentzat, 09:00etatik ekitaldia amaitu arte. 12:07an ailegatuko da Korrikaren lekukoa Elgoibarrera, ordutegi ofizialaren arabera.
Itxiera horrek honako kokapen hauei eragingo die:
- San Frantzisko kalea
- Kalebarren plaza
- San Bartolome kalea
- Errosario kalea
- Santa Ana kalea
- Kalegoen plaza