Elgoibartarrok Gaindu parean hartuko diegu lekukoa soaluzearrei, 12:07ean. Santa Ana kaleko biribilgunean egingo diogu ongietorria eta herri osoa zeharkatuko du AEK-ren furgonetak, Mendarora joan aurretik.
ELGOIBARKO IBILBIDEA eta LEKUKO ERAMALEAK
Saturio (12:08an), Sigma, Olasoko biribilgunea, Olasoko hilerritik behera Goikoerrota zubira, Santa Anako biribilgunea, Antonio Arrillaga, Kalegoen plaza, San Bartolome, Errosario kalea, Kalegoen plaza, San Bartolome, Pedro Migel Urruzuno, Bernardo Ezenarro, Txarridunaneko biribilgunea, Uparitzaga, Toletxe, Karkizao gaina, Arriagako biribilgunea, Altzola, Lanbi (12:55). Hori ibilbidea, eta lekuakoa hartuko duten eragileak 27 dira:
- Gainduko langileak (Gaindu parean),
- Haizea emakume taldea (autobus geltokian)
- Elgoibarko Euskal Eskola Publikoa (gasolindegian)
- Mauxitxa txaranga (Santa kaleko Eroski parean)
- Sanlo EKT (Correosen)
- C.D. Elgoibar (Goar aholkularitza parean)
- Udaleko ordezkariak (Gabi parean)
- Udal langileak (Astigarraga parean)
- Jo ta Sua taldea (Jai Alai tabernan)
- PuntuEUS fundazioa (Eroski bidaiaken)
- Elgoibarko EAJ (Santander banketxean)
- Ikastolako gurasoak (P.M. Urruzuniko garbitegi parean)
- Ikastolako irakasleak (Norfo aholkularitzan)
- Ikastolako ikasleak (Ongi-n)
- San Lazaro egoitzakoak (anbulatorio parean)
- Txankakua merkatarien elkartea (On informatikan)
- Elgoibarko EHBildu (Biok margoaken)
- Elgoibarko Izarra (La Perla tabernan)
- Haritz Euskal Dantzari Taldea (Melitongo zubian)
- Alcorta Forging Group (Iturri eskuinaldean)
- Etxepe (San Pedroko trenbideko tunel zaharrean)
- LAB Rodisa (Karkizano gainean)
- Ideko S.Coop (Argindar zentralean)
- Danobat Group (Usatorre taberna)
- Danobat S.Coop (Arriaga industrialdeko sarreran)
- Morkaiko Mendi Elkartea (Altzolako autobus geltokian)
- Elgoibarko AEK Euskaltegia (errepide ondoko araztegian)
MENDAROKO IBILBIDEA ETA LEKUKO ERAMAILEAK
Hemezortzi talde eta elkartek egin dute Mendaron Kilometroa erosteko diru ekarpena, eta honakoa izango da Korrikak Mendaron egingo duen ibilbidea: Biribilgunean herrigunera sartuko
da. Estaziotik Garagartza auzoa joango da eta handik anbulatorio ertzeraino etorriko da, Herriko Enparantzara sartzeko. Plaza inguratu eta Mendarozabalerantz joango da. Ikastolan gora
hartu eta Kapaindik bueltan Azpilgoetan sartuko da, auzoa alderik alde gurutzatu eta Debarako bidea hartzeko gero. Honakoak dira lekukoa eramango duten eragileak:
- Lanbi (Lanbi parean)
- Mendaroko Ospitala (Aingeru Guardakoan)
- In Leike kultur elkartea (Egile parean)
- Arno guraso elkartea (Zubi erdian)
- Ikastola (Olatz ile-apaindegi parean)
- EAJ (Trinitate kalea, 1)
- Udala (Etxeberriko etxeak)
- Musika Eskola (Uztargi parean)
- Giza-proba taldea (Ikastola parean)
- Motxaila Elkartea (Kapainen)
- Mendaroko Txirrindulari Elkartea (Intxarbakuntzako aldapa hasieran)
- Lizarpe Mendi Kluba (Ormola parean)
- Aizpe, Bustin alde eta Kilimoi ekarteak (634 errepidean, Mendaroko kartel parean)
- Gararock (Lizantzu parean)
- Kolore Biziak (autopistako zubipean)
- RTS (Geoparkeko kartela aurretik dagoen etxolan)
- LAB RTS (Txatarrerirako parean)
- Mutualia (Txatarreriko eraikin parean).