Eibarko Azitain auzoraino mendiz mendi joateko irteera antolatu zuten Morkaikok eta Herri Eskolako zein Elgoibar Ikastolako gurasoek domekarako. Elgoibar eta Eibar lotzen dituen bide zahar batetik joatea zen asmoa, eta hala abiatu ziren, baina Saturixo errekara ailegatu zirenean ezin izan zuten igaro, urez gainezka zetorrelako. Hortaz, plana aldatu eta Morura igotea erabaki zuten. Idotorbetik errepidez jaitsi beharrean, Errotatxoraino jaitsi ziren mendi bideetatik.
Hurrengo mendi irteera apirilaren 14rako iragarrita zuten, baina egun horretan Jose Gurrutxaga krosa egingo dutenez, apirilaren 28an egingo dute irteera, Erlora. "Euskal Mendi Federazioak 100 urte bete ditu aurten, eta 100 tontorretara igotzeko proposamena aurkeztu du. Elgoibartarrok Erlora joango gara", azaldu dute.