Hamalau norgehiagoka jokatuko dituzte Pilota Egunean

Barren 2024ko mar. 6a, 10:55

Pilota Egunaren 24. ekitaldia antolatu du Elgoibar Ikastolak Lagunak Pilota Eskolakoen laguntzarekin, martxoaren 9rako, zapaturako.

Finalerako sailkatu diren 28 bikoteek hamalau partida jokatuko dituzte, 12 tantora. Kalegoen Plazako frontoi zaharrean egingo dute Pilota Eguna, baina euria egingo balu Elgoibar Ikastolako pilotalekuan jokatuko dituzte partidak, iazkoan egin zuten moduan. Gaztetxoen artean pilota eta kirola sustatzeko antolatzen du Ikastolak Pilota Eguna.