Giro onean joan da Pilota Eguna

Barren.eus 2023ko mar. 4a, 19:11

Lau urteko geldialdiaren ostean, Elgoibar Ikastolak berriro antolatu du Pilota Eguna, eta dozenaka pilotari eta guraso batu dira Ikastolako frontoira (bideoa).

Izurriak eragindako geldialdiaren ostean, aurrenekoa balitz moduan gozatu dute eskola umeek Pilota Egunean. Izan ere, ikasle askok gaur ezagutu dute kirol ekitadi hau. Galtza eta kamiseta zuria, eta gerrikoarekin aritu dira pilotan, okasioak merezi zuen moduan. Egun honetan jendartera ateratzen du pilota Elgoibar Ikastolak, Plaza Handiko frontoira, baina gaurkoa Elgoibar Ikastolako frontoian egitea erabaki dute. Harmailak gurasoz eta pilotazalez beteta zirela aritu dira pilotan finaletara ailegatu diren bikoteak. Guztira hamalau partida jokatuko dituzte, 12 tantora. Hona azken partidetako argazki-bilduma.

Ikastolakoek Lagunak Pilota Eskolakoen laguntza izan dute Pilota Eguna antolatzerakoan eta epaileez gainera esatariak ere jarri dituzte, mikrofonoa eskuan partidetako gorabeherak komentatzen aritu baitira. Sari banaketa ekitaldian “Ados Pilota” emakumezko eskuzko pilotari profesionalen lehen klubeko kide diren Eneritz Arrietaren eta Naroa Agirreren eskutik jaso dute garaikurra pilotari gaztetxoek, eta baita kirol zinegotzi Iñigo Loiolaren eta Ikastolako arduradunen eskutik ere.

2023 03 04 pilota eguna elgoibar ikastola sariegaz danak BARREN

2023 03 04 pilota eguna elgoibar ikastola BARREN agurra

2023 03 04 pilota eguna elgoibar ikastola BARREN

2023 03 04 pilota eguna elgoibar panoramiko BARREN

2023 03 04 pilota eguna elgoibar ikastola BARREN 3

2023 03 04 pilota eguna elgoibar ikastola BARREN ospatzen

2023 03 04 pilota eguna elgoibar ikastola BARREN garaikurregaz