Eguenetik zapatura, martxoaren 7tik 9ra, denda atarietara aterako dituzte produktuak prezio merkeagoan. Denden ordutegian jarriko dituzte ikusgai salgaiak: 10:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
Urtean era honetako bi azoka antolatzen ditu Txankakuak, martxoan bata eta urrian bestea. Martxoko honetan 23 merkatarik hartuko dute parte, honakoek:
- Aramburu bitxi-denda, Arauri lurrindegia, Atelier Oihana, Barrutia optika, Bizkor bizikletak, Casa Astigarraga, Ecenarro lentzeria, Federopticos Ikus, Ferpi jantzi-denda, Garate jantzi-denda, G&M jantzidenda, Goiara lurrindegia, Ipintza margoak, Iria modak, Iriondo kirolak, Karkizano, Lagunak koltxoi-denda, Lete, Nalai oinetakoak, Olaia Martinez estetika zentroa, Roteta elektrizitatea, Sara jantzi-denda eta Uzuri optika.
400 euro, sarietan
Stock kale azokan egindako erosketa bakoitzeko, bezeroak txartel bat jasoko du eta zozketan parte hartu ahal izango du. 400 euro banatuko dituzte saritan guztira (100 euroko lau erosketa-bono). Astelehenean emango dute zozketako emaitzaren berri.