Iñigo Uribeetxebarria legazpiarra izan zen azkarrena gizonezkoetan, 2 ordu 7 minutu eta 25 segunduko denborarekin. Emakumezkoetan Mayi Mujika gailendu zen, ondo ezagutzen dituen parajeetan, urretxuarra baita jaiotzez, azken urteetan Elgoibarren bizi bada ere. Mujikak 02:07:55ko denboran osatu zuen proba. Mendi lasterketen denboraldiko bigarren proba izan da berarentzat, txapeldunorde izan zen lehenengoan, Antzuolako 8 Miliak lasterketan.
CATT Morkaiko taldeko kideek ere hartu zuten parte proban, Egizabal anaiek, hain justu ere. Martin (beheko irudian) 12 kilometroko proban lehiatu zen eta 14. postua eskuratu zuen. Distantzia luzekoan, 23 kilometrokoan hartu zuen parte Pablo anaiak eta 30. postuan sailkatu zen
Urretxu eta Zumarragako txoko ezkutuenak ezagutzeko aukera ematen duen lasterketa da Uztrail mendi lasterketa, 22 km gure herriotako geografia eta historian barrena, antolatzaileen esanetan. Jokatu duten hamargarren aldia da aurtengoa.