Guztira hamahiru bikote aritu ziren lehian, zapatuan, Tantaka tabernan jokatu zuten Euskal Herriko Mus Txapelketako Elgoibarko kanporaketan. Elkarren aurka jokatu ostean, bi bikote sailkatu ziren finalerako, Jose Mari Zialtzeta eta Manuel Salegi batetik; eta, iaz jokatutako txapelketa irabazi zuten Jose Antonio Pires eta Pedro Oteiza, bestetik. Finalean Zialtzeta eta Salegi izan ziren onenak eta eurentzat da Elgoibarko txapela. 2020an jokatutako kanporaketan ere eurak izan ziren txapeldun, eta aurrez ere behin baino gehiagotan irabazitakoak dira, beste bikote batzuekin. Irabazleek bi lagunentzako afaria eta bi ardo botila jaso zituzten saritzat, eta bi lagunentzako afaria jaso zuten txapeldunordeek. Sari potoloagoak irabaziko ditu Euskal Herriko Txapelketa irabazten duen bikoteak: 3.000 euro esku dirutan eta Karibera bidaia lau lagunentzako.
Martxoaren 9an jokatuko dituzte herrialdetako finalak, zazpi herrialdetan. Gipuzkoakoa Hernanin jokatuko dute eta Elgoibarko kanporaketan finalera iritsi ziren bi bikoteek eskuratu dute Hernanin lehiatzeko aukera. Final nazionala izango dena Zuberoako Altzain herrian jokatuko dute, martxoaren 23an.
∞Lotura duten albisteak:
- Jose Antonio Pires eta Pedro Oteiza garaile, Euskal Herriko Mus Txapelketako Elgoibarko kanporaketan (2023-01-30)
- Ivan Morales eta Gaizka Trinidad gailendu dira Euskal Herriko Mus Txapelketaren Elgoibarko kanporaketan (2022-03-07)
- Salegi eta Zialtzeta sailkatu dira Gipuzkoako Mus txapelketaren finalera (2020-02-04)
- Ibon Villanueva eta Zigor Bengoetxea izango dira Elgoibarko ordezkariak Gipuzkoako Mus Txapelketan (2019-01-30)