Ibon Villanueva eta Zigor Bengoetxea izan ziren beste finalistak, eta bi bikoteek hartuko dute parte Gipuzkoako kanporaketan. Euskal Herriko Mus Txapelketa martxan da, eta zapatuan jokatu zuten Elgoibarko kanporaketa, Aita Agirreko Kultur Kafean. 11 bikotek hartu zuten parte, eta Jose Antonio Pires eta Pedro Oteiza izan ziren irabazleak. Lau ardo botila irabazi zituzten. Ibon Villanueva eta Zigor Bengoetxeak osatutako bikotea izan zen bigarren sailkatua, eta hauek bi ardo botila jaso zituzten saritzat. Bi bikoteek lortu dute Gipuzkoako kanporaketarako sailkatzea, eta Deban jokatuko dute, martxoaren 11n jokatuko dute.
Euskal Herriko final nagusia, berriz, martxoaren 25ean izango da, Zornotzan. Irabazleak garaikurra, 3.000 euro eta lau lagunentzako Karibera bidaia irabaziko ditu. Bigarren saria, berriz, garaikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzako Karibera bidaia izango da. Hirugarren sailkatuak 750 euro eta lau lagunentzako asteburuko egonaldia irabaziko du, eta laugarrenak 500 euro eta euskara ikasteko urte osorako bi matrikula. Bosgarren postutik zortzigarrenera arteko bikoteek 200na euro jasoko dituzte, eta hortik 16. postura artekoek 100na euro.
∞Lotura duten albisteak:
- Urtarrilaren 28an jokatuko dute Euskal Herriko Mus Txapelketako Elgoibarko kanporaketa Kultur Kafean (2023-01-19)
- Ivan Morales eta Gaizka Trinidad gailendu dira Euskal Herriko Mus Txapelketaren Elgoibarko kanporaketan (2022-03-07)
- Salegi eta Zialtzeta sailkatu dira Gipuzkoako Mus txapelketaren finalera (2020-02-04)
- Egia aita-semeek irabazi dute Mendaroko mus txapelketa (2020-01-29)
- Ibon Villanueva eta Zigor Bengoetxea izango dira Elgoibarko ordezkariak Gipuzkoako Mus Txapelketan (2019-01-30)