Irailaren 27rako programatu dute bertan behera geratu zen 'Todas las hijas' antzezlana

Barren 2024ko ots. 21a, 13:06

Joan den urtarrilean eman behar zuten ‘Todos las Hijas' antzezlanari topatu diote lekua Herriko Antzokiko Kultur agendan. 

Emanaldia urtarrilaren 19rako iragarrita zegoen arren, hasiera ordua orduerdi atzeratuko zutela jakinarazi zuten lehenik, baina gero bertan behera laga behar izan zuten emanaldia. Udaleko Kultura Sailetik jakinarazi dutenez, irailaren 27rako orogramatu dute orain antzezlanaren emanaldia. Bertan behera utzitako emanaldirako sarrerak erosi zituzten lagunek bi aukera dituzte: sarrerak emanaldiaren data berrian erabili, edo sarrerengatik ordaindutako dirua itzultzeko eskatu. Dirua itzuli nahi duenak Herriko Antzokiko txarteldegira joan beharko du larunbatetan, 18:15etik 20:45era bitartean, eta dirua itzultzeko eskatu.
Sarrerak erosi nahi dituztenek, berriz, beti bezala egin ahal izango dute, txarteldegian edo www.herrikoantzokia.eus webgunean, uztailaren 5etik aurrera.