Zehaztu dutenez, "azken orduko arazoak" direla-eta hartu behar izan dute 'Todas las hijas' antzezlanaren emanaldia atzeratzeko erabakia. Sarrerak erosita dituzten lagunek ordaindukakoa itzultzeko aukera izango dute. Dirua itzultzea nahi dutenek Herriko Antzokiko leihatilara jo beharko dute, edota mezu bat bidali honako helbide honetara: leihatila@elgoibar.eus. Horretarako, hilabeteko epea izango dute.