97 lagunek eman zuten izena Urruzunon eraiki dituzten 28 udal baratze erabiltzeko, eta baldintzak betetzen zituzten 91 eskaera onartu zituzten. Udaletxeko Osoko Bilkura aretoan egin zuten zozketa, eguaztenean. Zozketan zenbaki bakarra atera zuten, 66a, eta zenbaki hori asignatuta zuen pertsonak eta hurrengo 27ek lortu dute baratzea.
Udaletik zehaztu dutenez, apirilaren 1ean hasi ahalko dira udal baratzak erabiltzen.