Udalak eskatutako txosten teknikoak hezetasunen, barne-egokitzapenaren, egituraren, fatxadaren eta irisgarritasunaren arazo kritikoak agerian utzi dituela esan dute Udaletik.
"Hasierako kalkulu ekonomikoek erakusten dutenez, sotoko solairua bakarrik birgaitzeko kostua eraispenaren eta eraikuntza berriaren kostuaren parekoa da. Hala ere, eraikinaren birgaitze osoak bikoiztu egingo luke kostu hori, eta, gainera, kostu handiagoko mantentze-lanak eta aurrekontu-desbideratze nabarmenak izateko arriskuak ekarriko lituzke", azaldu dute Udaletik.
Eraikinaren inguruan ere esku hartu behar dela zehaztu dute, egiturazko eta hondoratzeko arazoak daudelako ondoko plazatxoan. "Txosten teknikoak adierazitakoa kontuan hartuta, eta HAPOaren jarraibideekin eta partaidetza-prozesuan adierazitako nahiekin bat etorriz", eraikina osorik eraistea eta sotoko solairu berri bat eta gainazalean urbanizazio berritu bat eraikitzea proposatu du Udalak. "Ikuspegi horrek erraztu egingo du Usetxe plaza ondoko berdeguneekin integratzea, eta aparkatzeko eta beste hirigintza-premia batzuetarako diseinu malguagoa eta egokiagoa ahalbidetuko du".
Ideia lehiaketa
Txostena oposizioko alderdiaren esku utzi dute, proposamenak egin ditzaten. Proiektu hori aurrera eramateko, Ideia Lehiaketa egin nahi dute 2024an arkitekturako profesionalen artean, obrak 2025ean hasteko.