Ohitura zaharrari eutsiz, herriguneko auzoak eta kaleak koplatu zituzten Etxegiña taldekoek, eta San Lazaroko egoiliarrei ere egin zieten urteroko bisita. Errosarioko Amabirjinaren irudipean salbea abestuz amaitu zuten saioa. Ignacio Mugertza eta Iñigo Legorburu aritu ziren koplari, eta azken urteetan moduan, Elgoibarko Herri Eskolako eta ikastolako haurrak ere batu zitzaizkien, belaunaldi berriek usadio zaharra ezagutu eta eutsi diezaioten.