Emakume zientzialariak artista gazteen begiradatik

Barren 2024ko ots. 7a, 17:49

Egur eta Ane arte tailerretako ikasleek apaindu dituzte O11 erakuslehioak ekimenera batu diren Elgoibarko 24 establezimenduetako erakustokiak.

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da otsailaren 11a, eta egun horrekin bat egin du aurten ere Elgoibarko Udalak. Elhuyarrekin elkarlanean, bi ekitaldi jarri ditu martxan: Batetik, iaz estreinatu zuren Gu herriko steam emakumeak izeneko erakusketa jarri dute ikusgai Lekuederren. Herriko zortzi emakume zientzialariren biografiekin osatutako panelak hilaren 16ra arte egongo dira ikusgai. 

Bestetik, O11 erakuslehioak ekimena jarri dute martxan Egur eta Ane arte tailerrekin elkarlanean. Herriko 24 establezimendutan emakume zientzialarien marrazkiak jarri dituzte. Arte tailer bakoitzak 12 establezimendu apaindu ditu, eta horretarako lanketa berezia egin dute arte eskoletan. Marrazkiak egin eta margotzeaz gain, emakume zientzialari bakoitzari buruzko informazioa ere landu dute ikasleekin, eta zientziaz jarduteko aukera ere izan dute. Bi arte eskoletako arduradunek nabarmendu dute esperientzia oso aberasgarria izan dela, eta zientziari buruzko gauza pila bat ikasi dituztela. Umeak ere oso pozik aritu dira marrazten, eta beraien lanak erakusleihoetan ikusteak are poz handiagoa sortzen die.

Hauek dira establezimenduetan ikus daitezkeen hamabi emakume zientzialariak:

 

 Gimkanan parte hartzeko aukera


Aurten ere gimkana batean parte hartzeko aukera egongo da. Actionbound aplikazioa dendaz denda jaitsi, 12 emakumeen kartelak bilatu eta bertako QRak eskaneatu ostean, emakumeei buruzko galderei erantzun beharko zaie. Hilaren 16ra arte egongo dira ikusgai. 

 

Erlazionatuak

Abian da 'Gu Herriko STEM Emakumeak' ekimena

barren.eus@elgoibarkoizarra.eus ots 01 Elgoibar