Nazioarteko egunaren harira, 'Gu Herriko STEM Emakumeak' ekimenena antolatu dute hainbat eragileren artean Elgoibarren. Bi jarduera sortu dituzte ekimenaren barruan: ‘O11 erakusleihoak’ eta ‘Elgoibarko 8 emakume STEM’ kale erakusketa.
Elgoibarko Udalak iaz sortu zuen "Gu Herriko STEM Emakumeak" izeneko marka. Marka horren barruan, STEAM prestakuntza sustatzeko hainbat ekintza egingo dituzte, besteak beste, Bizilabe proiektua –proiekturik zaharrena- edo O11 erakusleihoen 4. edizioa.
• ‘Elgoibarko zortzi emakume STEM’ kale erakusketa
‘Elgoibarko 8 emakume STEM’ kaleko erakusketa egin zuten iaz, eta berriro ikusgai jarriko dute aurten. Lekueder parkean egongo da erakusketa, otsailaren 1etik 16ra. Hainbat eragilek elkarlanean ondu zuten iaz erakusketa hau: Elgoibarko Udalak, BARRENek, Meka Lanbide Eskolak eta protagonistek eurek, zientziaren eta teknologiaren alorrean lan egiten duten herriko emakumeek.
Hona hemen Elgoibarko STEM emakumeak:
- Señorita Anita, Ana Echeverría Aguirregomezcorta.
- Cristina Montero Garcia. Zumarpe, proiektu arduraduna.
- Amaia Gabilondo Peñalba. Etxetar, ingeniari mekanikoa.
- Ana Carolina Lodeiro Caldeira. Somabe, administrazio arduraduna.
- Leire Garate Rodrigo. Soraluce S.Coop. Danobatgroup taldekoa, diseinua eta produktuen garapenerako ingeniaría.
- Miren Aguirre Arrese. Kimika fakultatea, Polymat, UPV/EHU, kimika fakultateko irakaslea eta ikertzailea.
- Nagore Ruiz de Escudero Zapico. Codesyntax, telekomunikazio-ingeniaria.
- Miren Otal Astigarraga. AVS, proiektuen kudeatzailea.
• “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimena
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako dozena bat herrik eta 300 saltokik egin dute bat Elhuyarrek sustatutako “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenarekin. Elgoibarko saltokiek ere hartuuko dute parte, 24 saltokik hain justu ere (iaz 17 saltokik hartu zuten parte). Elgoibarko Udala, Elhuyar, eta Egur Arte eta Ane Arte tailerrak elkarlanean aritu dira. Honebnbestez, otsailaren 1etik 16ra bitartean, emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egiten duten lana ezagutararaziko dute herriko 24 saltokitako erakusleihotan.
Aurten ere gimkana batean parte hartzeko aukera egongo da. Actionbound aplikazioa dendaz denda jaitsi, 12 emakumeen kartelak bilatu eta bertako QRak eskaneatu ostean, emakumeei buruzko galderei erantzun beharko zaie.
Ikerlari horien ilustrazioak honako webgune honetan zintzilikatuko dituzte https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/otsailak-11, haien lanari buruzko informazioarekin batera: ikertzaileen bizitza, ibilbidea eta aurkikuntzak ere azalduko dira.
- Ana Zubiaga Elordieta (Forua, Bizkaia, 1959). Biologoa
- Angela Saini (Londres, Erresuma Batua, 1980). Zientzia-kazetaria
- Brigitte Baptiste (Bogota, Kolonbia, 1963). Ekologoa
- Uxue Fernandez Lasa (Urretxu, Gipuzkoa, 1984). Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikertzailea.
- Ana Teresa Diego (Bahía Blanca, Argentina, 1954-1976). Astronomia-ikaslea eta ekintzaile komunista.
- Mary Anderson (Greene, AEB). Asmatzailea eta ekintzailea.
- Miriam Friedman Menkin (Riga, Letonia, 1901-1992). Genetikaria eta enbriologoa.
- Elena Ponciano Paino (Durango, Bizkaia, 1980). Arte Plastikoetako eta Ehungintza Arteko Diseinuko goi-mailako teknikaria. Soldadura eta Galdaragintzako teknikaria.
- Wangari Maathai (Ihithe, Kenya, 1940-2011). Ingurumenaren aldeko ekintzailea eta politikaria.
- Chieko Asakawa (Osaka, Japonia, 1958). Informatikaria.
- Gro Harlem Brundtland (Bærum, Norvegia, 1939). Medikua eta politikaria.
- Maia Duguine Haristoy (Hazparne, Lapurdi, 1979). Euskal hizkuntzalaria.