Gaur zabalduko dute Kilimon Trail mendi lasterketarako izena emateko epea

Barren.eus 2024ko urt. 15a, 08:19

Apirilaren 6an jokatuko dute Mendaron Kilimon Trail mendi lasterketaren 12. ekitaldia, eta gaur, hilak 15, zabaldu dute izena emateko epea.

Antolatzaileek 250 dortsal eskainiko dituzte lasterketa luzerako (23 km.) eta 150 dortsal motzerako (11 km.). 18:00etatik aurrera eman ahal izango da izena kronoak.com webgunean. Apirilaren 4a izango da izena emateko azken eguna. Iaz, ordu gutxiren buruan banatu zituzten luzerako dortsal guztiak.

Iazkoan, Alain Santamaria eta Malen Osa izan ziren azkarrenak.

2024 01 15 kilimon trail kart 2024

 

∞Lotura duten albisteak: