Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailen bitartez antolatu duen lehiaketa 8 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeentzat da. Adinka, sail ezberdinak sortu dituzte: A taldea (LH3-LH4), B taldea (LH5-LH6), C taldea (DBH1 eta DBH2), D taldea (DBH3-DBH4) eta E taldea (Batxilergoa eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa).
Idazteko gaia librea izango da, baina lehiaketara aurkezten diren lanak aurrez beste inon argitaratu eta saritu gabeak izan behar dira. A4 neurrian aurkeztu behar dira idazlanak, alde bakarretik idatzita eta ordenagailuz, salbu A mailan, horiek eskuz idatzita ere entregatu ahal izango dituztelako. Parte-hartzaileek ikastetxean bertan entregatu beharko dituzte beren lanen hiru kopia, martxoaren 11 baino lehen.
Elgoibartik kanpoko Ikastetxeetan ikasten ari diren ikasleek, berriz, zuzenean entregatu beharko dituzte lanak HAZen (Santa Ana kalea, 2) goizeko ordutegian, 07:30etik 15:30era.
Sari bezala, 50 eta 120€ bitarteko bonoak banatuko ditu Udalak, herriko dendetan erabiltzeko. A eta B taldekoen artean bi sari banatuko dituzte, ikastetxeko eta maila bakoitzeko. C eta D mailetako talde bakoitzeko lau lanik onenek jasoko dute saria, eta E taldekoen artean, azkenik, bi sari banatuko dituzte.
Epaimahaiak saridunak aukeratu ostean, sarien banaketa eguna, lekua eta ordua behar bezala jakinaraziko zaie irabazle guztiei.
- Lehiaketako oinarriak -PDF-
- Informazio gehiago: euskara@elgoibar.eus / 943 744 366
∞Lotura duten albisteak:
- 197 lan aurkeztu dituzte idazlan lehiaketara eta horietatik 26 saritu dituzte (2023-05-11)
- Banatu dituzte idazlan lehiaketako sariak (2022-05-12)
- 212 lan aurkeztu dituzte Elgoibarko Idazlan lehiaketara eta inoizko partaidetzarik handiena izan da aurtengoa (2021-04-21)
- Idazlan lehiaketan saritutako 28 neska-mutilek jaso dute saria, hiru txandatan banatuta (2020-06-17)
- 165 lan aurkeztu dituzte Elgoibarko II. idazlan lehiaketara, eta horietatik 25 lan saritu dituzte (2019-04-10)
- I. Idazlehiaketan oso maila ona egon da epaimahaikoen ustez (2018-05-30)