Lehiaketaren helburua ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea da eta aurten, ikasleek irudimenerako erakutsi duten gaitasuna nabarmendu du epaimahaiak. "Horren erakusgarri, lehiaketara aurkeztu diren ipuin fantastikoak, fabulak, abenturazkoak, etorkizunera begira jarri direnak, poliziakoak eta baita sentiberagoak ere, edo berdintasuna, jazarpena eta integrazioa bezalako balioak txertatzen dituztenak", azaldu dute. Bereziki maila ertainean eman den maila azpimarratu nahi dute, LH6 mailan, hain justu. Eta pena adierazi dute batxilergoan egon den parte hartze baxua dela-eta. Sarituek erosketa bonua, diploma eta liburuak jaso zituzten saritzat.
• 2020an eta 2021ean saritutako lanak, argitara
Udalak, azken bi edizioetan saritutako lanekin liburuxka bat osatu du, eta 300 ale argitaratu ditu. Horiek orain arteko edizioetako saridunei eta epaimahaikoei oparituko dizkiete, eskoletan ere banatuko dituzte ale batzuk, eta gainerako aleak Udaleko Euskara sailean eta Liburutegian egongo dira eskuragai. Udalaren web atarian ere eskuragai izango da edonork ikus dezan.
Honako hauej dira saritutako lanak, egileak eta sariak:
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarko idazlan lehiaketaren bosgarren ekitaldia, abian (2022-01-24)
- 212 lan aurkeztu dituzte Elgoibarko Idazlan lehiaketara eta inoizko partaidetzarik handiena izan da aurtengoa (2021-04-21)
- Idazlan lehiaketan saritutako 28 neska-mutilek jaso dute saria, hiru txandatan banatuta (2020-06-17)
- 165 lan aurkeztu dituzte Elgoibarko II. idazlan lehiaketara, eta horietatik 25 lan saritu dituzte (2019-04-10)
- I. Idazlehiaketan oso maila ona egon da epaimahaikoen ustez (2018-05-30)