Beldurrezko lana da 'Todas las hijas', bost emakume ausartek beren bizitzari buruz egindako kontakizuna; emakumeen beldurretarako bidaia bat. Hizketan hasiko dira bost emakumeok, beharra dutelako. Beharra, dauden lekuraino iristeko egin duten bidea kontatzeko, eta beharra, beren bizitzak eta artea nola bizi izan dituzten adierazteko. Galdera bati erantzun nahi diote: "Zergatik sentitzen duten kezka bat beren bularraren barren-barrenean? Agian, mina da; edo beldurra, besterik ez; edo adina; edo bakardadea; edo maitasuna, batzuetan min ematen baitu; edo trebeska geratu den barre bat. Baina denak gogoratzen dira beren amaz, horregatik dira denak alabak". Emakume aske eta independente izaten lagundu dieten bizitzako pasarteak kontatuko dituzte. Antzezlanari buruzko informazio osoagoa erreprodukzioak.com
Kultura Sailak antolatu du antzerkia eta sarrerak herrikoantzokia.eus webgunean eskuratu ahalko dira aurrez, eta egunean bertan lehiatilan ere bai, gelditzen badira (18:15etik aurrera). 10 euro balio ditu sarrerak (3 euro, Gazte Txartela dutenentzat).
- Azken orduko aldaketa hasierako orduan: Emanaldia 19:00etan hastekoa bazen ere, Udaleko Kultura Sailetik ohartarazi dute 20:30ean hasiko dela. Zehaztu dutenez, "azken orduko arazoak" direla-eta hartu behar izan dute emanaldiaren hasiera atzeratzeko erabakia. Sarrerak erosita dituzten lagunek ordaindukakoa itzultzeko aukera izango dute. Dirua itzultzea nahi dutenek Herriko Antzokiko leihatilara jo beharko dute, edota mezu bat bidali honako helbide honetara: leihatila@elgoibar.eus. Horretarako, hilabeteko epea izango dute.