Bederatzi lagun ari dira parte hartzen Jubilatuen Biltokiak antolatu duen antzerki tailerrean

Barren.eus 2024ko urt. 22a, 09:35

Aktore formakuntzarako Antzerki Tailerra jarri zuen martxan Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak, Taupada antzerki taldearen eskutik, joan den azaroan.

Bederatzi lagunek eman zuten izena antzerki tailerrean eta eguenero elkartzen dira, pare bat orduz, antzerkiaren munduan barneratzeko. Joxemari Larrañaga "Larra" eta Edurne Lasa dira irakasleak eta tailer honen helburua sentitzeko, bizitzeko, pentsatzeko, begiratzeko eta ikertzeko modu berriak eskaintzea dela azaldu dute. Antzerkiaren "esentzia arnastea", euren berbetan.

 • Urteko batzar nagusia, Elgoibarko Jubilatuen Biltokian
Elgoibarko Jubilatuen Biltokian bazkideen urteko batzar nagusia egingo dute urtarrilaren 24an. 17:00etan izango da, egoitzan bertan. Zuzendaritza berriaren lehenengo batzarra izango da.

2024 01 22 antzerki tailerra jubilatuak elgoibar