Antzerki tailerra eta Vigora bidaia antolatu ditu Jubilatuen Biltokiak

Barren.eus 2023ko urr. 26a, 10:23

Antolatu dituzten bi ekimenen berri eman du Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak. Batetik, antzerki tailerra antolatu dute Taupadaren eskutik, eta bestetik Vigora bidaia, hango Eguberrietako argiak ikustera.

Taupada antzerki taldeko Edurne Lasak eta Jose Mari Larrañagak antzerki tailerra emango dute Jubilatuen Biltokian. Astean behin izango dira saioak, eguenetan, 10:30etik 12:30era. Interesatuek jubilatuen egoitzako bulegoan eman behar dute izena, astelehen edo barikuan, 11:00etatik 12:00etara bitartean.

 • Vigora bidaia
Horrez gain, Vigora (Galiza, Espainia) lau egunetako bidaia antolatu dute, Gabonetako argiak ikusteko. Vigoko alkate Abel Caballerok behin baino gehiagotan esan du "munduko gabonetako argirik onenak" dituela Vigok. Aurten LED erako 11,5 milioi argi ipiniko dituzte hirian.
Abenduaren 11tik 15era izango da bidaia. Autobusez egingo dute bidaia, eta Vigoko hotel batean hartuko dute ostatu, pentsio osoan. Bidaiaren prezioa 350 eurokoa da, logela bikoitzean. Astelehenean, urriaren 30ean, zabalduko dute izena emateko epea.

2023 10 25 gabonetako argiak vigo