Ojmar enpresak ISO ziurtagiria jaso du ingurumenaren alde egindako lanagatik

elgoibarren.net 2006ko abe. 14a, 10:44

Ingurumen-kudeaketa egokia saritzen duen ISO 14001 Ingurumen Ziurtagiria jaso du Ojmar enpresak. 1998. urtetik Lerungo industrialdean kokatuta dagoen enpresak itxiera sistemak eta sarrailak egiten ditu.

 
 
 
 
Sarrailak, burdineria produktuak, eta itxiera sistema mekaniko zein elektronikoak egiten dituzte Ojmar enpresan. Bulego altzarietarako eta ekipamendu elektronikoetara bideratutako produktuak egiten dituzte, batez ere.

Ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako produkzioa
Ojmar enpresako ingurumen kalitateko arduradunak duela 5 urte hasi ziren enpresaren jarduera industrialak ingurumenean zuen inpaktua neurtzen. Arlo honetan enpresak zituen gabezia eta beharrik larrienak aztertu ondoren, ingurumena errespetatzeko beharrezko neurriak hartu zituzten. Besteak beste, hondakinen sorrera, tratamendu eta ezabapenean jarri dute arreta. Hastapenetik, diseinutik bertatik, egin dute material birziklagarrien alde. Produkzio prozesuan darabiltzaten produktu eta bilgarri guztiak dira birziklagarriak. Alegia, erabilera amaitu ostean ingurumenean ahalik ea kalte gutxien egiteko pentsatuak izan dira. Gainazalen tratamendurako instalakuntza guztiak ere Europako ingurumen-araudira egokitu dituzte.

1706641976438 Ojmar enpresak ISO ziurtagiria jaso du ingurumenaren alde egindako lanagatik

Javier Carvallo, ingurumen kalitateko arduradunaren berbetan "enpresak ingurumenaren errespetuan murgiltzea da enpresa munduko hurrengo erronka. ISO 9000 ziurtagiriarekin enpresen kalitatea hobetzeko egin den lan berdina egin behar da orain ingurumen arloan ere. Horretarako, ordea, beharrezkoa da konpromisoak hartzea eta araudiak errespetzateko barne kontrol eta segimenduak egitea"
Ingurumena iraunaraztearen alde enpresek egin dezaketen ahaleginaren adibidea da Ojmar enpresa eta ISO Ingurumen Ziurtagiriak joera hori berretsi baino ez du egiten.
 
Datuak
• 1918. urtean sortu zen Ojmar Eibarren
• 1998. urtean Lerungo industrialdera aldatu zuten lantokia
• Langileak: 117 langile
• Esportazioa: %52 atzerrira (30 herrialdetara)
 
Lotura interesgarriak: