8 mikro-enpresa berri sortu dira Elgoibarren 2006an

elgoibarren.net 2007ko urt. 26a, 10:33

Debegesako Berrikuntza eta Enpresa Sailak, Enpresa Berriak Sortzen Laguntzeko  Zerbitzuaren bitartez, 8 enpresa txikiren sorreran laguntza eta aholkularitza eskaini zuen Elgoibarren 2006an. Enpresa berri hauei esker, 12 enplegu zuzen sortu dira herrian.

 
Elgoibarko datuak
•Kontsulta kopurua*  44 
Gizonak  23
Emakumeak  21
•SORTUTAKO ENPRESAK  8 
Nolakoak  
Enpresei zerbitzuak  4
Pertsonei zerbitzuak  3
Ostalaritza  1
•Langile Kopurua
 12
Gizonak  8
Emakumeak  4
*Elgoibarren enpresa bat sortzeko interesa azaldu zuten ekintzaileen kontsulta kopurua
 
43 enpresa berri sortu dira eskualdean
Debegesako Enpresa Berriak Sortzen Laguntzeko Zerbitzuak 43 enpresa sortzen lagundu du 2006 urtean zehar Debabarrenan eta enpresa berri hauen bitartez, 60 enplegu zuzen sortu dira eskualdean.

Pasa den urtean, zerbitzu honek eskualdeko 225 ekintzaileren kontsultak jaso zituen. Zerbitzua erabili duten pertsonen %49 gizonezkoak izan dira eta %51 berriz, emakumeak. Azpimarragarria da Debegesara hurbildu eta zerbitzu hau eskatzen duten ekintzaileen erdia 25 eta 35 urte bitarteko gazteak direla.

Zerbitzuen sektorea

1706641928567 8 mikro-enpresa berri sortu dira Elgoibarren 2006an

2006an sortutako 43 enpresa hauen %45 pertsonei zuzendutako zerbitzu-enpresak dira, beste %23a enpresei zuzendutako zerbitzuak eta beste %19a dendak. Bestalde, sortutako enpresen %12a ostalaritzara zuzenduta daude eta %2a teknologia berrien sektorekoa da. "Adierazgarria da zerbitzu honen laguntzaz sortutako enpresa bat bera ere ez industria sektorekoa izatea".
Enpresa Berriak Sortzen Laguntzeko Zerbitzuak enpresa bat martxan jartzeko ideia duten Debabarrenako hiritarrei aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen die. Zerbitzuko arduradunek ekintzaileei ideiaren garapenerako fase guztietan aholkularitza eskaintzen diete, ideiaren sorreratik hasi eta enpresa martxan jarri eta finkatzen den arte. Gainera, laguntza eta dirulaguntzen inguruko eta lehentasunezko baldintzetan maileguak lortzeko informazioa eskaintzen diete ekintzaileei.

Debegesako web gune berrian (www.debegesa.com) interesaturik daudenek zuzenean kontsultak egin ditzazkete formulario baten bidez. Bestalde, pymes(a-bildua)debegesa.com edo 943 820110 telefonoan ere egin ditzakete kontsultak.
 
Debegesak sortzen Lagundutako Enpresen Gida
Zerbitzuaren arduradunek "positibotzat" jo dituzte iaz lortutako emaitzak, "aurreko urtetik lortutako igoera kontutan izanda". Honela, 2007 urteari begira, ekimen berriak proposatu dituzte, besteak beste, Debegesak sortzen lagundutako enpresen gida. "Gida hau on-line egongo da Debegesaren web-gunean eta eskualdeko pertsona ekintzaileek sortutako enpresen informazio eguneratua eskainiko du". Debegesako aholkularitza jaso  eta gidan parte hartu nahi duten duten ekintzaileek 943820110 telefonora deitu edo pymes(a-bildua)debegesa.com helbidera mezu bat bidali dezakete.