6.309.000 euro jasoko ditu Udalak Foru-Aldunditik

elgoibarren.net 2007ko urt. 30a, 17:44

Hasieran uste zena baino 415.225 euro gehiago jasoko ditu 2007an Elgoibarko Udalak Foru-Aldunditik. Izan ere, Ekarpenen Legean egin diren aldaketei esker, %7,05ean igo da Udalak Finantzatzeko Fondotik Udalak jasoko duen diru kopurua. Gauzak horrela, 6.309.088,03 euro dagozkio Elgoibarko Udalari aurten.


                                                   Elgoibar
Udalak Finantzatzeko Fondoa:   6.309.088,03 €
 
Udalen finantzaketa
Gipuzkoan Udalak Finantzatzeko Fondoa handitu egingo da 2007an, lehengo % 54,24tik % 55,98ra; portzentaje horren barne dira, alde batetik, garai batean Jarduera Ekonomikoen Zergaren izenean ematen zen ekarpenaren baliokidea, eta, bestetik, BEZaren zerga bilketa koefiziente horizontalen arabera banatzearen eragina.

• Udalak Finantzatzeko Fondoa 2007an 372,7 milioi euroko izatekoa zen, gehi 20,8 milioi euro Jarduera Ekonomikoaren Zergaren izenean, hau da, guztira 393,5 milioi euro.
• BEZaren zerga bilketa koefiziente horizontalen arabera banatzeko erabakiaren eraginez, udalen finantzaketa 20,5 milioi euro gehiagokoa izango da.
• Hau da, Udalak Finantzatzeko Fondoaren % 55,98ko koefiziente berriaren arabera, Gipuzkoako udalek 414 milioi euro jaso beharko lituzkete 2007an. Gomendio horiek guztiak aintzat harturik, eta Ekarpenen Legea aldatzeko bidean denez, Gipuzkoako Foru Aldundiak proposamena aurkeztuko du Batzar Nagusietan, Udalak Finantzatzeko Fondoa % 55,98tik igotzeko % 56,65era, hau da, Gipuzkoako udalei 5 milioi euro gehiagoko ekarpena egitea. Hazkunde hori egiturazko izaerakoa nahi luke Foru Aldundiak, Gipuzkoako udal guztien mesederako izango baita eta udalak finantzatzeko portzentaje mailaren buruan ipiniko luke Gipuzkoa.

• Guztira, Udalak Finantzatzeko Fondoaren bidez, 2007an Gipuzkoako udalek 419 milioi € jasoko dute, beraz.
 
Informazio gehiago