Etorkinak industri sektorean barneratzeko gela irekia izeneko egitasmoaren helburu nagusiak: etorkinei industria sektoreko ateak zabaltzea eta bertan jarduteko formazioa ematea dira.
11 atzerritar
Gisa honetako lehen ikastaroan 11 etorkin ari dira formazioa jasotzen: 8 marokoar (5 gizonezko eta 3 emakumezko), 2 kolonbiar eta emakume argentinar bat.
Tornuko programazioa ikasten ari dira, tornuko langileak izateko oinarrizko formazioa jasotzen, alegia. Darabilten metodologia propio atzerritarrentzat prestatutakoa da, beraien ezaugarri (hizkuntza) eta beharretara (ordutegi) egokitu baitute. Askok lana daukate eta ikastaroan parte hartzeko esfortzu handia egin behar dutela adierazi digute irakasleek, “ezin baitute ikastarora etortzearren langabe egon”.

Erakundeen kolaborazioa
Formazio ikastaro hauek antolatu eta etorkinak aurkitu eta motibatzeko erakundeen laguntza jaso du IMHk. Elgoibar, Eibar eta Ermuko Udalak eta Gurutze Gorriaren laguntza, besteak beste.