• %18,15 igo da zaborren gaineko zerga
2008. urtean 107 euro ordaindu beharko ditu familia elgoibartar bakoitzak, sortzen ditugun hondakinen gestioa eta tratamendua egiteagatik. Alegia, orotara aurten (2007) baino %18,15 gehiago (1,6 euro gehiago hileko). Debabarrenako mankomunitateak ezarri duen igoera da eta Udalak herritarrei zerga bidez kobratuko die.
Iaz ere nabarmen igo zuen mankomunitateak hondakinak gestionatzeagatik kobratzen duen diru kopurua, %33, hain zuzen ere. Elgoibarko Udalak, baina, bere gain hartu zuen igoeraren zati handi bat (%13) eta herritarrei %20 igo zien zaborren gaineko zerga 2007an. Aurten, aldiz, Mankomunitateak proposatutako igoera herritarrei bere horretan helaraztea erabaki dute. Azpimarragarria da, Mankomunitateak %51,15 igo duela zaborren gaineko zerga azken bi urteetan.
• Oposizioa aurka
PSE-EE alderdiak eta EB Berdeak/Aralar koalizioak zaborren gaineko zerga igotzearen aurkako botoa eman zuten. Ovidio Campellok (PSE) azaldu zuenez, “lekuz kanpo” dago igoera hori eta “gehiegizkotzat” jo zuen.
PSE-EE alderdiak eta EB Berdeak/Aralar koalizioak zaborren gaineko zerga igotzearen aurkako botoa eman zuten. Ovidio Campellok (PSE) azaldu zuenez, “lekuz kanpo” dago igoera hori eta “gehiegizkotzat” jo zuen.
Ildo beretik, "martxa honetan erosketen saskia betetzea baino gehiago kosta behar zaigu zaborrak gestionatzea" adierazi zuen Izaskun Soraluzek (EB/Aralar).
PP alderdiak abstentzioaren alde egin zuen, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak ez igotzeko lan egin behar dela azpimarratuz.
• 2008rako ordenantza fiskalak
%3,4 igoko dira 2008an udal ordenantza fiskalak. Horrela erabaki zuten udalbatza osatzen duten alderdiek azken osoko udalbatzarrean (urriak 25).
PSE-EE eta EB Berdeak/Aralar alderdiek abstentzioaren alde egin zuten zerga proposamen gehienetan eta ezezko botoa eman zuten KPIa (kontsumo-prezioen indizea) baino gehiago igoko diren zergetan (zaborren eta kanposantuaren gaineko zergetan, esaterako).
PPko zinegotzi bakarrak abstentzioaren alde egin zuen, bere alderdiak “zergak ez igotzeko duen politika orokorrarekin bat egiten" zuela argudiatuz.
∞ Lotura daukaten albisteak:
- %20 igoko dira zaborren gaineko zergak (2006-10-31 elgoibarren.net)