Energia berriztagarrien sektorea aukeratu zuten Humberto (30 urte) eta Igor (27 urte) anaiek eta Sergiok (28 urte) euren enpresa (Efitermik Energias Renovables S.L.) martxan jartzeko. Poliki-poliki lekua irabazten ari dira energia berriztagarriak eta etorkizunari begira aukera interesgarriak eskaintzen dituen alorra delako aukeratu zuten. "Aukera bat gehiago" dira egun eta etorkizunean "ezinbestekoak" izango direla uste dute. "Legedi berriek, kasu askotan, derrigorrezko bihurtuko dute energia berritzaileen erabilera". Aipatutakoaz gain, "jendearen kontzientziazioa eta teknologiaren eraginkortasunak izan duen aurrerapena" nabarmentzen dituzte.
Eguzki panelak egiten hasiko dira momentuz, Soliclima kataluiniar enpresak Gipuzkoan izango duen frankizia enpresa moduan.
Emandako pausoan ez dira, ordea, bakarrik aritu. Ekintzaile gazteok Eusko Jaurlaritzaren Urratsbat programako arduradunen babesa izan dute orain arte eginiko ibilbidean. Eta horrela sortu dute urtarrilean ateak irekiko dituen Efitermik Energias Renovables S.L. enpresa.
IMHn -hirurak izan dira bertako ikasleak- ere asko lagundu zietela azaldu digute. "Era guztietako laguntza emateaz gainera, lokal bat ere laga ziguten eta proiektua garatzen eta koordinatzen laguntza handia eman digute". Laguntza ez da proiektua abiaraztera bakarrik mugatuko, marketing kontuetan ere aholkatuko baitu Makina Erremintaren Institutuak enpresari gazteak.
• Urratsabat, enpresak sortzeko ekimena
Urratsbat, enpresak sortzeko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak Tknikaren bidez sustatutako enpresak sortzeko ekimena da, non 35 ikastetxek parte hartzen duten. 2003an abiatu zenetik, 73 mikroenpresa sortu dira eta 67k martxan diardu. 2006-2007 ikasturtean 24 negozio berri abiatu dira.
Urratsbat, enpresak sortzeko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak Tknikaren bidez sustatutako enpresak sortzeko ekimena da, non 35 ikastetxek parte hartzen duten. 2003an abiatu zenetik, 73 mikroenpresa sortu dira eta 67k martxan diardu. 2006-2007 ikasturtean 24 negozio berri abiatu dira.
- Informazio gehiago: imh.es