Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria inauguratu du Ibarretxek

elgoibarren.net 2008ko urt. 25a, 15:37

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak inauguratu du gaur (urtarrilak 25) Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria (Arriaga industrialekuan).
Instalazio berri hauek, merkatuko nabarmenenak, makina-tresna eta fabrikazio teknologien sektorean erreferente bilakatzen dute Ideko. (bideoa dauka)


Idekoren Zentro Teknologikoko eraikuntza berriaren inaugurazio ekitaldiaren buru Eusko Jaurlaritzako lehendakaria den Juan Jose Ibarretxe izan da, eta gainera politika, ekonomia eta enpresa munduko ordezkari garrantzitsuak izan dira bertan. Besteak beste: Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia; Jose Maria Aldecoa MCCko presidentea eta Alfredo Etxeberria, Elgoibarko alkatea.
Ultradoitasuneko laborategia erreferente
Ideko Zentro Teknologikoko eraikuntza berriak 6 milioi euroko inbertsioa eta 3.000m²-ko azalera dauka, ultradoitasuneko laborategia nabarmentzen izanik gehien nabarmentzen dena. Laborategi hori erreferente bilakatu da Estatuan, dauzkan ekipo berrien sofistikazioagatik.
Inaugurazio egunean, beste bi laborategi berriren eraikuntzaren berri eman aurreratu zuten Idekoko arduradunek:
  1. Ikerketetarako laserraren aplikazioari buruzkoa bata,
  2. Konpositeekin egindako fabrikazioaren inguruan.
Berritzeko ikertu
Gaur egun, Idekok 100 langile dauzka eta 30 proiektu europarretan parte hartzen dihardu: 10 patenterekin, errebistetan 19 argitalpenekin, kongresu nazionalekin, 16 internazionalekin eta azken ureetan 9 argitarapenekin SCI aldizkarietan.
Guzti honi esker Ideko ikerkuntza eta berrikuntzan erreferente garrantzitsu baten bilakatu da estatu mailan makina-erraminta eta fabrikazio teknologietan, eta arlo zehatz batzuetan, baita internazionalki ere.
Guzti hau oinarrizko helburu batekin: berritzeko ikertzea.

Ohorezko aurreskua.

Ibarretxe lehendakaria zinta mozten.


  • 1706641392619 Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria inauguratu du Ibarretxek

    Idekoren inguruko informazioa guztia (historia, ezaugarriak, departamenduak eta abar luze bat) pdf formatoan deskargatzeko, egin klik irudian:
  BIDEOA:
Bideo honetan: Idekoko ordezkariek eta langileek eraikuntza berrian egiten dutenaren berri eman zien Ibarretxe lehendakariari eta gainerako agintariei inaugurazio egunean egin zuten bisita gidatuan. Amaieran, Rafael Barrenetxea, Idekoko presidentearen eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren berbak.
{google}-922610125303746884{/google} 
  •     Ikus hemen: Idekok prestatu duen BIDEOA
  ARGAZKIAK:

Ramon Uribe-Echeberria Idekoko zuzendari gerentea

Rafael Barrenetxea, Idekoko presidentea.

1706641392720 Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria inauguratu du Ibarretxek

1706641392759 Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria inauguratu du Ibarretxek

1706641392794 Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria inauguratu du Ibarretxek

1706641392827 Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria inauguratu du Ibarretxek

1706641392894 Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria inauguratu du Ibarretxek

1706641392944 Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria inauguratu du Ibarretxek

1706641392997 Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria inauguratu du Ibarretxek

1706641393033 Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria inauguratu du Ibarretxek

1706641393064 Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria inauguratu du Ibarretxek

1706641393099 Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria inauguratu du Ibarretxek

1706641393130 Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria inauguratu du Ibarretxek

1706641393164 Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria inauguratu du Ibarretxek

1706641393191 Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria inauguratu du Ibarretxek

1706641393225 Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria inauguratu du Ibarretxek

1706641393265 Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria inauguratu du Ibarretxek

1706641393304 Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria inauguratu du Ibarretxek

1706641393341 Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria inauguratu du Ibarretxek

Idekoko plantilla.

 

IDEKO
Ideko Teknologia Zentroa 1986an sortu zen makina-erreminta sektoreko enpresa aitzindarien multzo baten baitan, Ikerketaren eta Garapenaren aldeko apustu egitea erabaki zutenean, sektore horretan nabarmentzeko bidea zelakoan. Erronka honen aurrean Ideko sortu zuten enpresek, hau da, Danobat Taldeko enpresek eta Fagor Arrasatek –azken hau beranduago sartu zen- Teknologia Zentroa eratu zuten, beraien produktu berriak garatze prozesuaren arlo aurreratuenetan lagunduko ziena.

Ordutik hona Idekok aldaketa bat baino gehiago izan ditu gauza askotan. Erreferentzia sendo bihurtu da Fabrikazio alorrean estatu mailan, eta zenbait alor jakinetan ere bai nazioarte mailan. Ikerketa proiektu horietatik sortzen diren teknologiak transferitzea dute Berrikuntza Gestiorako prozesuaren funtsezko pieza, horrekin I+G+b zikloa itxita gelditzen baita. Eta betidanik gestio sistema moderno batean oinarrituta osatu du bidea, erakundearekin batera hazi den sistema batekin, denbora guztian Management-aren azken joeren aldeko apustu eginaz (ISO 9000 ziurtagiria bere jarduera guztietarako, edo 400 puntu baino gehiago EFQM ereduaren arabera egindako kanpo ebaluazioan). Estatuan bere jarduera guztietarako IS9000 ziurtagiria jaso duen lehen Teknologia Zentroa da, ziurtagiria 1996an lortu zuelarik.
Idekon parte hartu duten enpresak aldatuz joan dira hasieratik gaur arte, Zentroa bera aldatu den heinean. Gaur egun Idekok 14 enpresa bazkide ditu, horietatik 5 azkeneko 3 urtetan sartutakoak.

Urtean 5 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua daukate, jada 30etik gorako proiektu europar gauzatuta dituztelarik; 10 patente eta 100 pertsona inguruko plantilla ere baditugu –horietatik 8 doktore dira eta 9 doktoretza tesia garatzen ari dira orain-, eta azken bi urtetan hainbat argitalpen kaleratu dituzte, 19 Espainiako aldizkari eta kongresuetan; 16 nazioarteko aldizkari eta kongresuetan, eta 9 SCI (Science Citation Index) aldizkarietan; horrekin guztiarekin euren ikerketa eremuetan erreferentzia izan nahi dute eta horren aldeko apustua egiten dute Bikaintasunaren atzean dabiltza, eta bikaintasun hori, hain zuzen, makina-erremintaren eta fabrikazio teknologien alorrak ardatz izanik lortzea espero dute; izan ere, alor horietan oso espezializazio maila handia lortu dute, eta horri esker, arlo horietan nabarmentzea ere bai.
Horretarako, hiru departamentu tekniko dituzte, bakoitza hainbat ikerketa ildorekin eta instalazio berrienekin.