Horietatik heren bat (%35,6) Debabarrenean, sektorean tradizio handiena duen eskualdean, kokatuta daude.
Ildo beretik, eta erreminta-makinaren hiriburuari dagokion lez, Elgoibarko enpresak dira nagusi Debabarrenean. Orotara 20 enpresa elgoibartarrek izango dute ordezkaritza bienalean, eta baita Erreminta-Makinaren Museoak ere, estreinakoz.
Bienalean egongo diren enpresa elgoibartarrak:
-
Burgelu S.L.
- Cic Margune
- Comersa
- Cometel S.A.
- Danobat
- Emena S.L.
- Estarta Rectificadoras
- Etxe-tar S.A.
- Unceta ferreteria
-
Coitek System S.L.
-
Goiti
- Goratu
-
Hre-Hidraulic
- Industrias Metala
-
Kondia
-
Lan-flat
- Sariki Metrologia
-
Pixel Sistemas
-
Pneumax S.A.
- Lan-Bat tailerrak
2008an BIEMH-ek 25. edizioa burutuko du. BEC-ek eta AFM-ek elkarlanean antolatua, hasieratik bertatik ibilbide geldiezina eduki du. Horregatik, gaur egun, sektore honen Europako hirugarren azoka garrantzitsuentzat jotzen dute adituek; Hannover-eko EMO eta Milaneko BIMUren atzetik.
25. edizio honetara ekoizle eta hornitzaile nagusiak bertaratuko dira, mundu osoko bisitariek euren sektoreko azken garapen, teknologia eta enpresa zerbitzuen berri izan dezaten.
Parte hartzaile elgoibartarrak IX. Diseinuaren Sari Nazionalean
2008ko Erreminta Makinaren Diseinuaren Sari Nazionaleko irabazlea martxoaren 6an ,BIEMMH 25. edizioaren baitan, emango da jakitera.
Sari hau BAI Berrikuntza Agentziak antolatzen du AFM eta BEC-ekin elkarlanean; eta sariak, diseinuaren bidez berritzeko gaitasunean gailentzen diren enpresen lana aitortzen du.
Sari hau BAI Berrikuntza Agentziak antolatzen du AFM eta BEC-ekin elkarlanean; eta sariak, diseinuaren bidez berritzeko gaitasunean gailentzen diren enpresen lana aitortzen du.
Honako hauek dira material-harroketa sailean parte hartuko duten enpresa elgoibartarrak:
- Danobat S. Coop. (CP 521 AF – Zinta-zerra horizontala)
- Danobat S. Coop (HG-72 – Artezteko makina zilindriko unibertsala)
- Estarta Rectificadora, S. Coop. (E-315 FV – Zentrorik gabeko artezteko makina)
- Kondia M.E. Taldea (5 ardatzeko eta zutabe mugikorreko mekanizazio-zentroa, five-400 eredua)
- Gainerako parte hartzaileak hemen
Iturria: BEC eta AFM.