Zortzi enpresa berri sortzen lagundu zuen Degegesak 2007an

elgoibarren.net 2008ko ots. 28a, 11:03

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak zortzi enpresa berri sortzen lagundu zuen iaz Elgoibarren, alegia, 2006ko kopuru berdinetan mantendu da.



Debabarrena Ekinean ekimenaren baitan, enpresa bat sortzeko asmoa duten pertsonei behar duten laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen die Debegesak.

2007an 53 lagunek erabili zuten laguntza hau enpresa berriak martxan jartzeko eta 43 enpresa berri sortu zituzten eskualdean. Horietatik erdia baino gehiago, 26, Eibarren sortu ziren. Elgoibarren 8 enpresa berri sortu zituzten, 5 Mutrikun, 3 Deban eta bakarra Mendaron.
 
Ekintzaile gazteak
Debegesak jakinarazitako datuen arabera, enpresari berrien erdiak baino gehiagok 25 eta 35 urte artean dituzte eta ez ei dago alderik gizonezko eta emakumezkoen artean.

Zerbitzuen alorreko enpresak nagusi

Sektoreka, enpresa berrien %70 zerbitzuen sektorekoak dira, batez ere, pertsona eta enpresei zerbitzua eskaintzen dieten enpresak.

181 kontsulta
Debabarrena Ekinean egitasmoak 181 kontsulta jaso zituen iaz, gehienak, Debegesak Eibarko Azitain industrigunean duen egoitzan.
 
  Lotura duten albisteak: