Debegesak Azitaingo industrigunean duen egoitzan gaur (martxoak 14) egin duten aurkezpenean ekimenaren bultzatzaileek adierazi dutenez, "Gure erronka nagusietakoa da gure gazteei industria-enpresak gertuko sentiaraztea eta, hartara, egun enpresek hainbat lanpostu betetzeko duten zailtasuna samurtzea".
• Aurrekariak
Industria izan da betidanik Debabarrenako motorra, eta egun ere halaxe izaten darrai: eskualdeko biztanleria okupatuaren erdia baino gehiagok arlo horretan dihardu lanean. Gainera, gure industriaren bereizgarri dira dinamismoa eta ekintzaile izaera. Hasieretako armagintza industria hartatik gaur egunera arteko eboluzioa ikustea besterik ez dago, hori egiaztatzeko.
“Hala, industria-sarearen egokitze eta eboluziorako nahiz lehiakortasun gaitasunerako ezinbestekoa izan da gure langileen etengabeko trebakuntza”. Halaber, azken urteotan gure enpresak zailtasunak izaten ari dira azken hamarraldiotan Debabarrenako ekonomiaren hauspo izan diren hainbat lanpostu betetzeko. Eskualdeko ikastetxeetatik datozen ikasleak ez dira gure inguruan behar diren lanpostuak betetzeko nahikoak.
Biztanleriaren eboluzioa ere ez da bidelagun ona izan, 2010. urterako ordezkatze tasa 0.6 izango baita; bestela esanda, erretiroa hartzen duten 10 pertsonatik horien lekuak betetzeko 6 langile soilik izango baititugu.
• Ekimenaren helburuak
- Eskualdeko herritarrak sentiberatzea industriak gazteen etorkizunerako aukera asko dakartzanaz, gure eredu ekonomikoaren alderdi positiboak goraipatuz.
- Eskualdeko gazteei kalitatezko informazio nahiz esperientziak helaraztea, gerorako ikasketak erabakitzeko orduan kontuan izan ditzaten.
- Eskualdeko ekinbide nagusiena eta irakaskuntza egoki baten arteko zubiak sendotzea, Debabarreneko garapen ekonomikoa bermatze aldera.
•
Parte hartzaileak
- Debegesa (ekimenaren koordinatzaile).
- Parte hartuko duten ikastetxeak: IMH, Mutrikuko Institutua, Elgoibarko Institutua, Armeria Eskolo, Uni Eibar-Ermua, EUITI.
- Eskualdeko enpresak: Prentsaurrekoan parte hartuko dute AGMEk eta EPCk eta, horrekin batera, Bai Industriari hitzarmena sinatuko dute. Prentsaurrekora joango direla baieztatu dutenak: Ayra Cardan, Danobat, Tekniker, Jaz Zubiarre, Wat Direcciones, Ina Rodisa, TVA…
- Eskualdeko Udalak.
• Ekintzak eta proiektuak
- Hitzarmenaren sinatzea: Prentsaurrekoa bukatzean, Bai Industriari ekimenaren gainean konpromisoak zehazten dituen dokumentua sinatuko dute Debegesak Lanbide Heziketako Zentroek, EUITIk, udal arduradunek eta eskualdeko enpresek.
- Enpresetara bisitak: Ekimena DBH 4. mailako ikasleei zuzendua dago, industria-enpresa bat bertatik bertara ezagut dezaten. Eskualdeko 7 ikastetxetako ikasleek egingo dituzte bisitak; denera, 270 ikasle (Soraluze BHI, IES Elgoibar, Nuestra Señora del Pilar Elgoibar, Elgoibarko Ikastola, IES Mendata-Deba, Mutrikuko Institutua, Nuestra Señora de la Providencia-Aldatze Eibar, IES Itzio eta Mogel Isasi Eibar).
Bestalde, bisitak jasotzeko gogoz dauden enpresak hauek dira:
- Soraluze Kooperatiba
- Maser-Elgoibar
- Danobat-Elgoibar
- Goratu-Elgoibar
- Ina Rodisa-Elgoibar
- Ojmar-Elgoibar
- Ayra Cardan - Deba
- CME-Deba
- Correa Anayak - Deba
- Goimek - Deba
- Microdeco-Ermua
- Tekniker
- Jazz Zubiaurre
- Agme
- Watt Direcciones
- TVA
- Mahaingurua: Apirilean mahaingurua egingo dute hainbat orientatzaile, enpresaburu, udal arduradun, LH zentroetako zuzendari eta abarrek, egungo arazoaren iritzi eta ikuspegi ugariak eztabaidatzeko.
- Bai Industriari! Buletina: Seihilero buletina argitaratuko da eskualdeko industria-sarearen gaineko gaiak landuz. Publikazio hau hainbat eskuren mende egongo da: ikasleak, enpresaburuak, ikastetxeak, Debegesa…
- Web orria: www.baiindustriari.com sorkuntza fasean dago.
- ProiektEibar: Proiektu honek, EUITIren gidaritzapean eta Debegesaren babespean, pasa den astean egin zuen sari-banaketa. Iniziatiba, Bai Industriari! ekimenaren barne dator eta proiektu teknologikoen lehiaketa izan da.
- Elkarlanean egindako beste proiektuak: Debegesa lanean ari da, ikastetxe eta erakunde publikoekin batera, egun garapen prozesuan dauden hainbat proiektu burutzeko. Proiektu horiek ere Bai Industriari! ekimenaren barne datoz.