Elgoibarren ireki nahi duten jatetxe txinatarra Upaiz Zaharra kaleko 3. zenbakiaren behealdean irekiko dute, Ermuaranbide kaleko errotondatik eta Txarriduna Hoteletik gertu.
Hao Li da jatetxearen promotorea eta Arkhiru arkitektuak enpresa elgoibartarra arduratuko da jatetxeari itxura emateaz.
Munduko janariak Elgoibarren
Munduko bazterrik urrunenetako janariez etxetik mugitu gabe gozatzeko aukera da globalizazioaren abantailetako bat.
Elgoibarren bertakoaz gain, badaukagu italiar edo argentinar gastronomiaz gozatzerik eta jatetxe bat saiatu zen, zorte handiegirik gabe, turkiar jatorriko Kebab delakoak bertakotzen ere.
Elgoibarren bertakoaz gain, badaukagu italiar edo argentinar gastronomiaz gozatzerik eta jatetxe bat saiatu zen, zorte handiegirik gabe, turkiar jatorriko Kebab delakoak bertakotzen ere.