Bilbao Guggenheim Museoak Roberto Cearsolo (Elgoibar, 1960) administrazio eta finantza zuzendaria kargutik kendu eta bere aurkako salaketa jarri du, museoaren kudeaketaz arduratzen diren elkarteetatik ia milioi erdi euroko ustezko desbideraketa egin duelakoan (486.979,38 euro zehazki).
Zearsolok, bere aldetik, dirua itzuliko duela agindu du.
Berria egunkarian eta eitb24 agerkari digitaletan eta Guggenheim Museoaren web orrialdean bertan agertutako informazioen arabera, Apirilaren 9ko data duen gutun baten bidez (Ikus hemen:
Roberto Cearsolok Guggenheimen dirua bere kontu pribatuetara desbideratu zuela onartzen duen eskutitza), egindako delitua aitortu dio Cearsolok Juan Ignacio Vidarteri (museoko zuzendaria), zehaztasun guztiak emanez. Ostutako dirutzaren erdia baino gehiago itzuli dio dagoeneko museoari Cearsolok (287.900 euro zehazki), bere borondatez, eta gainerakoa hurrengo hiru hilabeteetan itzuliko duela agindu du. Horretaz gain, afera argitzen laguntzeko prest azaldu da.
Zearsolo "konfiantzakoa" zuen Bidartek, eta "zuzenean" huts egin dio. Kanpotik egindako ikuskaritzetarako eskatutako informazioak Cearsolok berak ematen zituen, eta horrek eragozten zuen irregulartasunak atzematea, harik eta gaixoaldi batek iruzurrari eusten jarraitzea eragotzi dion arte.
SOSLAIA: Roberto Cearsolo, Guggenheimeko langilea 1992tik (eitb24)
Museoa proiektua baino ez zenean hasi zen lanean finantza arloan. 2006an, hitzaldi bat eskaini zuen Madrilen, Guggenheimen kudeaketa goratzeko.
Roberto Cearsolo Barrenetxea (Elgoibar, 1960) Guggenheimeko Finantza zuzendari ohia 1992an hasi zen museoarentzat lanean. Garai hartan, museoa proiektua baino ez zen.
Ekonomia eta finantza arloko arduradun bezala hasi zen Guggenheim Bilbao proiektuko partzuergoan. 1997an Administrazio eta Finantza zuzendariorde izendatu zuten, eta handik eta hiru urtera, zuzendari.
2006ko azaroan, Cearsolok hitzaldia eskaini zuen Europako Museoen V. Batzarrean, Madrilgo Reina Sofian. Bertan, Bilboko museoaren kudeaketa goratu zuen kontinente osoko pinakoteken arduradunen aurrean. Hain zuzen ere, Bilboko Guggenheimek Zilarrezko Q-a lortzeko abiatu zuen kudeaketa eredua azaldu zuen. "Eredua erreminta eragingarria da gure helburuak zehazteko eta kudeaketaren bikaintasuna lortzeko bidean aurrera egiteko", esan zuen egun hartan.
Baina, Guggenheimeko finantzen kudeaketa goratzen zuen bitartean, museoko diruaz jabetzen ari zen.
Horren ildotik, apirilaren 11n museoko zuzendariari helarazi zion eskutitz batean, "1998 urtetik" 486.978,38 euroz jabetu dela aitortu zuen.
Gutunarekin batera, 251.900 euroko txekea erantsi zuen. Izan ere, gehienez jota "hiru hilabeteko epean", ostutako guztia itzuliko duela promestu zion.