Auto ilarak gasolindegian, garraiolarien grebagatik

elgoibarren.net 2008ko eka. 9a, 14:50

 
Garraiolariak goizaldetik egiten ari diren lanuztea ari da eraginik izaten Elgoibarren ere. Rezola gasolindegian auto ilara luzeak sortu dira goiz guztian, eta halaxe izan da asteburu guztian ere.

 


Ostegunetik hasi ginen igartzen jende gehiago zetorrela gasolina hartzera” dio gasolindegiko ugazabak. Asteburua “zoratzeko modukoa” izan dela azaltzen du. “Psikosi” asko ei dago bere ustetan, “depositoa hutsik ez eduki arren jendea badaezpada, gerta litekeenaren beldur gasolina hartzera etortzen ari da”. Batzuk 25 minututik gora ere itxaron behar izan dute ilaran, gasolina hartu ahal izateko.

Super 95a goizean gastatu da
Super 95 gasolina gaur goizean gastatu da, baina bi orduz gabe egon eta gero berriz hornitu ahal izan dute.
Supermerkatuetan ere igarri da
Gasolindegietan bakarrik ez, merkatal gune handietan ere ari da igartzen grebaren eragina eta bat baino gehiago dira hileko edo asteko erostekak aurreratzea erabaki dutenak. 

1706641073036 Auto ilarak gasolindegian, garraiolarien grebagatik

1706641073071 Auto ilarak gasolindegian, garraiolarien grebagatik

Kamioia super 95 gasolina hornitzen.

Lana lepo azken hiru egunetan.

 
  Lotura duten albisteak: