Urte hasieran baino 160 langabetu gutxiago daude Elgoibarren

elgoibarren.net 2008ko uzt. 4a, 14:20

Elgoibarko 286 langabetu daude une honetan izena emanda INEM erakundearen Eibarko bulegoan, alegia, urte hasieran (urtarrila) baino 160 langabetu gutxiago. Sexuaren arabera, 105 langabetu gizonezkoak dira eta 181 gizonezkoak. Krisia edo motelaldia gorabehera, jaisten segitzen du langabeziak. Debabarrenean ere behera egin du langabetu kopuruak azken sei hilabeteotan, 142 langabetu gutxiago dago orain.



  Debabarrenako langabezi datuak herriz-herri

  • Eibar: 1.030 langabetu (649 emakumezkoak)
  • Elgoibar: 286 langabetu  (181 emakumezkoak)
  • Mutriku: 166 langabetu (113 emakumezkoak)
  • Deba: 132 langabetu (72 emakumezkoak)
  • Soraluze: 129 langabetu (84 emakumezkoak)
  • Mendaro: 43 langabetu (26 emakumezkoak)

1706640978971 Urte hasieran baino 160 langabetu gutxiago daude Elgoibarren

Laugarren aldiz jarraian jaitsi da langabezia Hego Euskal Herrian. INEM Espainiako enplegu institutuak emandako datuen arabera, maiatzean baino 560 langabe gutxiago izan dira. Iazko ekainetik, ordea, igo egin da langabeen kopurua: orduan baino 11.587 lagun gehiago zenbatu ditu INEMek, eta tasa %6,65tik %7,46ra igo da.