Zerrendaren egileak ez du artxibo historikoetara sarbiderik izan, Cybereuskadi webgunean azaltzen duen moduan, alabaina, Diario de Navarra eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietako artikulu banatan, eta zenbait liburutan oinarrituta osatu du Euskal Herriko enpresa zaharrenen zerrenda. Aipatzen duenez, Hoshi Ryokan hotel japoniarra da munduko enpresarik zaharrena; 718. urtetik dago irekita, eta datu horrek Euskal Herriko enpresa aitzindariak zein izan ziren jakiteko gogoa piztu zion. Bere ikerketaren arabera, Bodegas Chivite enpresa, 1647koa, da Euskal Herriko enpresarik zaharrena.
Zerrenda osatzeaz gainera, bere ondorioak ere plazaratzen ditu zerrendaren egileak.
- Ikus hemen: Euskal Herriko enpresarik zaharrenak (Cybereuskadi.com)
• Unceta 79. postuan
Unceta enpresa Eibarko ile apaindegi batean sortu zen. Juan Pedro Unceta bezeroen eskariei erantzunez, burdindegiko piezak ekartzen has izen ile apaindegira. Berehala ohartu zen pieza haiek diru gehiago uzten zutela, eta negozioz aldatzea erabaki zuen. Honela, 1874. urtean ireki zuen Juan Pedro Uncetak lehenengo burdindegia. Lau belaunaldi ezagutu ditu Uncetak ordutik, eta gaur egun Ricardo Garate eta Pedro Unceta dira enpresako presidenteak. 1989an ekarri zuten enpresa Elgoibarrera, Eibarko erdigunean zeukaten leku atxiki geratu zitzaielako.
• Mendaroko txokolateak 32. postuan
Saint-Gerons familia frantziarra Mendaron finkatu zen, eta 1850. urtean zabaldu zuten Chocolates de Mendaro-Saint Girons enpresa familiarra. Oraindik ere txokolateak, bonboia keta trufak egiten dituzte artisau eran. Maria Saint Gerons da egun enpresako gerentea eta Bilbo eta Donostian ere ireki dituzte dendak.