Elkarteko kideen produktuak herritarrei modu berezian aurkeztea da Txankakuak antolatzen duen feriaren asmo nagusienetakoa. Eta aldi berean, herriko giroa pizten lagunduko duen jaia egitea ere bai. Feriaren zortzigarren edizioak harrera ona izan duela uste du Nerea Erkiaga Txankakuako kideak: “Beste urte batez bertan parte hartu zuten herritarrak eskertu nahi ditugu, asko izan ziren-eta".
Herritarren harrerak aurrera jarraitzeko indarra ematen diela gaineratzen du Erkiagak. "Herriko komertzioek bizia ematen die gure kaleei eta denon artean zaindu behar ditugu. Guk, gure aldetik eta ahal den heinean, zerbitzu ona, aukera aniztasuna, gertutasuna, kalitatea eta erosotasuna eskaini nahi ditugu, eta horiek hobetzeko lanean jarraituko dugu”.
Zozketako sarituak
Urtez urte arrakastarik gehien duen ekintza 100 euroko sei sariren zozketa izaten da. Ferian bertan egiten da sari banaketa eta saria irabazi ahal izateko bertan egotea nahitaezkoa denez, jendez gainezka egiten du plazak. Aurten ere halaxe izan zen. Hona hemen saritutakoen izenak: (eskuineko argazkian ageri dira)

- Miren Larrañaga
- Aitor Fernandez de Jauregi
- Gorka Azpilikueta
- Nora Isasti
- Maripaz Berdonces
- Laura Peralta
|
|