Abantailak eta deskontuak Gazte-txartela daukaten elgoibartarrentzat

elgoibarren.net 2008ko ira. 25a, 09:48

 
  Elgoibarko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak sinatu duten hitzarmenari esker, Gazte-txartela daukaten 14 urtetik 25 urtera bitarteko gazte elgoibartarrek hainbat abantaila eta beherapen izango dituzte urriaren 1etik aurrera.



  Abantaila eta deskontuak
  • Udaleko Gazteria Sailetik antolatzen diren ikastaro, irteera eta ekitaldi guztietan %20ko deskontua izango dute Gazte-txartela dutenek.
  • Kultura Sailetik antolatzen diren ikuskizun eszenikoetan (dantza, antzerkia, kontzertuak… ), berriz, 8,50 € ordaindu beharrean, 6 € ordainduko dute gazte txartela dutenek eta zinea, 4,50 € ordaindu beharrean, 4 € .
  GIGen eskura daiteke
Gazte Informazio Gunean (GIG) atera daiteke Gazte-txartela, Kultur Etxeko bigarren solairuan.
Ordutegia:
  • Astelehen, asteazken eta ostiral goizak: 11:00-13:00
  • Astelehenetik ostiralera arratsaldez: 16:00 – 19:00
  Zer da Gazte-txartela?
 Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eta gizartearen arteko lankidetzari esker, gazteei ondasunak lortzeko ahalmena erraztu eta haien bizi kalitatea hobetu nahi duen ekimena da Gazte-txartela.
 Helburu hori gauzatu ahal izateko, Gazte-txarteldunek zein Euro<26 txartel homologatuak dituztenek (beste zenbait komunitate autonomo eta naziotako gazteek), ekonomi abantailak izango dituzte, euren produktuak erosi, edota zerbitzu zein ekipamenduak erabiltzen dituzten Gazte-txarteldunei abantaila bereziak aplikatuko dizkiete.