Udalak, Debemenek eta herriko hainbat baserritarrek indarrak batu dituzte “hilzorian” dagoen hileko azken zapatuko feria berrindartzeko asmoarekin. Feria biziberritzeko lehen saiakera ekaineko azken zapatuan (ekainak 28) egin zen eta uztailean (uztailak 26) bigarrena. Antolatzaileek uste dute jendeak pixkanaka feria barneratuko duela, eta ahalegin horretan dihardute. Euren ustez, azoka biziberritzeko guztion inplikazioa behar-beharrezkoa da eta jendea animatu nahi dute.
Herri kirolak goizez
Aiastia-San Migel auzoko ardi txakur lehiaketa zapatu arratsaldean izango denez, herri kirolak eguerdian eskainiko dituzte, Kultur Etxe aurrean, 12:30etik aurrera.
Betiko moduan, ganadua 11:00ak ingururako ailegatuko da eta 17:00etara arte egongo da erakusgai. Makineria ere salgai izango da. Hala ere, goizean, 9:30etik 13:00era arte sei baserrik eurek ekoiztutako poroduktuak jarriko dituzte saltzen Nafarroa Plazan.
Honako hauek jarriko dute postua:
- Lizundia Txabola baserria (Elgoibar): baserriko hainbat produktu. Eguenetan plazara etortzen da.
- Zabaleta baserria (Elgoibar): barazkiak. Eguenetan plazara etortzen da.
- Arrasketa baserria (Lastur):barazkiak. Eguenetan plazara etortzen da.
- Eguen Txiki baserria (Elgoibar): Eguenetan plazara etortzen da.
- Mausitxa baserria (Elgoibar): ardi gazta
- Txillarre baserria (Elgoibar): produktu ekologikoak. Plazan denda dauka.
Trontza zahar txapelketa
Mendaro, Lastur, Baliarrain eta Arratiatik etorritako kirolariek parte hartuko dute trontza zahar txapelketan. Horrez gain, aizkoran Elgoibarko bi gazte ikusteko aukera izango da: Edu Arrona eta Apraiz.
∞ Lotura duten albisteak:
- Haize berriak hileko azken zapatuko feriarentzat (2008-06-24 elgoiBARREN.net)
- Indarra hartzen hasia da azken zapatuko azoka (2008-06-30 elgoiBARREN.net)
- Hileko azken zapatuko feria berrindartu nahi du Udalak (2008-04-02 elgoiBARREN.net)