European Manufacturing Strategies-en (EMS) laugarren goi-batzarraren barruan banatu zituzten Strategic Manufacturating awards 2008 sariak Düsseldorfen, Alemanian, eta Ideko-IK4 Zentro Teknologikoa ez da esku hutsik itzuli, bi sari garrantzitsu eskuratu ditu-eta Arriaga industrialekuan kokatuta dagoen zentro teknologikoak: Strategic Manufacturing Awards 2008 sari internazionalen erabateko irabazlea izan da batetik, eta bestetik, Green Manufacturing kategorian lehenengo saria lortu du.
• Konpetentzia handia eta prestigioa
Berrikuntzarekin duen etengabeko konpromisoa hartu dute kontutan, besteak beste, epaimahaiko kideek sari nagusia Ideko IK4 Zentro Teknilogikoari emateko. Mundu osoko 100 enpresa garrantzitsu zeuden saria irabazteko lehian, horietako asko oso garrantzitsuak eta ezagunak: Microsoft, Hewlett-Packard, Bonbardier, SAP, Danfoss, Proctec&Gamble edo Baxter, batzuk aipatzearren.
• Green Manufacturikn kategorian lehen saria
Magnesioa, grafitoa edota karbono/beira-zuntz aleazioak modu seguru eta ekologikoan mekanizatzeko prozesu berritzailea aurkeztu zuen Ideko-IK4k Green Manufacturating kategorian, alegia, ingurugiroarengan inpaktu edo eragin baxua duten fabrikazioak saritzen dituzten kategorian, eta lehen saria eskuratu du. Kategoria honetan zuzeneko lehiakideak zituen Microsoft, Piramal Healthcare farmazi alorreko enpresak eta energi sektoreko Curvaceous enpresak aurkeztutako proiektuak.
Informazio gehiago hemen: Ideko IK4
• Lotura duten albisteak:
- Ideko ik4 Zentro Teknologikoko eraikuntza berria inauguratu du Ibarretxek (2008-01-25 elgoiBARREN.net)