Krisiaren ondorioak Rodisara ere ailegatu dira

elgoibarren.net 2008ko urr. 27a, 12:48

 
Automozioaren sektoreak bizi duen motelaldiak lan kargaren jaitsiera ekarri du Rodisak Elgoibarren duen lantokira. Eskaeren kopurua %30 jaitsi da azken hilabetean eta ez dago lanik langile guztientzako. Momentuz, langile bakoitzak abenduaren 31ra bitartean 15 egun jai hartu beharko ditu. 380 langilerekin Elgoibarren dauden enpresarik garrantsitsuenen artean dago Ina Rodisa S.A.


LAB sindikatuak, Rodisan afiliatu gehien dituenak, emandako datuen arabera eskaera-kartera %30 jaitsi izanaren ondorioz neurriak hartu ditu Rodisak. Momentuz hartu den neurri konkretu bakarra, langile bakoitzak abenduaren 31ra bitartean 15 egun jai hartu beharko dituela da. Enpresak ordaindu egingo ditu jai egun horiek, eta datozen urteetan berreskuratu egin beharko dira. LAB sindikatutik jakinarazi dutenez, “urtarriletik aurrera ez dakigu zer gertatuko den, ez dakigu zer plangintza egongo den”. Langileek urte amaieran egingo dute  bilera zuzendaritzako ordezkariekin “eta hor erabakiko da zer edo zer”.

1706640767735 Krisiaren ondorioak Rodisara ere ailegatu dira

1706640767770 Krisiaren ondorioak Rodisara ere ailegatu dira

  Schaeffler Group talde alemaniarraren eskuetan dagoen INA Rodisa S.A. enpresak produkzioa automoziarekin estuki lotuta dago: Errodamenduentzako orratzak eta autoentzako transmisio-errotulak ekoizten dituzte. Hortaz, eta automozio sektoreak bizi duen motelaldiaren eraginez, beheraldia izan du lan eskaerak ere.
  Dirudienez, automozioaren sektorea erreminta makinarena baino gehiago nozitzen ari da finantza krisiaren eragina.
  Une honetan 380 behargin dauzka Rodisak Elgoibarren. Horietatik oso gutxi dira langile ebentualak. "Laupabost besterik ez dira ebentualak. Izan ere, lan askoko momentuetan kontratatzen da jendea, bestela ez”, argitu dute LAB sindikatuko ordezkariek.