Etxe-Tarrek diru laguntza jasoko du lanpostuak sortzeko

elgoibarren.net 2008ko aza. 20a, 10:10

Eusko Jaurlaritzak –hiru foru aldundien oniritziarekin- hamar industria proiekturi 31 milioi euroko laguntza emango die. San Antolinen dagoen Etxe-Tar enpresa dago laguntza eskuratuko dutenen artean. Etxe-Tarrek 1,81 milioi euro jasoko ditu eta asmoa da 2011. urtera bitartean 77 lanpostu berri sortzea.

 

 Dirulaguntza hauen helburua 2011. urterako 2.500 lanpostu sortzea da. Euskal Ekonomia Sustatzeko Kontseiluaren erabakia izan da, krisiari aurre egiteko.
 Ikerketa eta garapenarekin duten konpromisoa, lehiakorra izateko duten gaitasuna eta balio erantsia dira irizpideak dirua jasoko duten hamar enpresak aukeratzeko. Energiaren alorrekoak dira enpresa gehienak; tartean Etxe-Tar; eraikuntza arlokoak bi, eta gainontzekoak bioteknologia eta teknologia berrietako enpresak.

1706640719276 Etxe-Tarrek diru laguntza jasoko du lanpostuak sortzeko

  Etxe-Tarrek 1,81 milioi

 Bereziki, energia eolikoan tamaina handiko osagaiak lantzen ditu Etxe-Tarrek . 26,04 milioi euroko inbertsioa egingo dute, eta horretarako 1,81 milioi euroko laguntza jasoko dute. 20011 bitartean 77 lanpostu berri sortzea aurreikusten dute.