Errusiarrekin lortutako akordioaren berri Ideko Teknologia Zentroan eskainiko duten prentsaurrekoan emango dute eguaztenean (abenduak 3). Mondragon Korporazioko lehendakariordea eta Danobat Taldeko zuzendari nagusia den Rafael Barrenecheak eskainiko du prentsaurrekoa. Mahaian, haren ondoan izango dira Danobat Railways Systems-eko zuzendaria den Antxon Lopez Usoz eta Taldeko Esportazio zuzendaria den Pedro Corral.
Errusian lortutako eskabide garrantzitsuari buruzko xehetasun teknikoez mintzatuko dira; baita Danobat Taldeak egungo krisiaren esparruan dituen perspektibez eta Makina-Erremintaren sektorearen egoera orokorrari buruzko balorazioez ere.