Danobatek prestatuko duen lineak 24 makinak osatzen dute, prozesu guztiak ordenagailuz kontrolatuta daude eta piezak manipulatzeko sistema bat du, gizakiaren esku hartzerik behar ez duena. Halaber, 17 makinak osaturiko hiru zelula robotizatu ere entregatuko dira, trenentzako bogie-ak fabrikatzeko erabiliko direnak.
Azken urteotan, Danobat Taldeak eremukako espezializazio estrategia bat garatuz joan da, bere produktuak aeronautika, trenbidea, energia eolikoa, eta halako sektore zorrotzen beharretara egokituz. Hala, Danobaten bezeroen artean, lehen mailako enpresa hauek aipa daitezke: Rolls Royce, General Electric, Alstom, Siemens, Bombardier eta Gamesa.
Danobat Railway Systems (D.R.S.)
Espezializazio estrategiari jarraituz, eta trenbidearen sektoreari modu esklusibo eta espezializatuan erantzuteko helburuarekin, Danobat Taldeak Danobat Railway Systems (D.R.S.) ingeniaritza enpresa eratu du. Enpresa horren funtsezko jarduera trenaren errodadura sistema osatzen duten piezak fabrikatu eta mantentzeko ekipamendu eta linea automatikoak garatu eta merkaturatzea da.
Bergaran 10.000 m2-tik gorako instalazio berria
“Jarduera berri honek ekarri du, alde batetik, ingeniaritzaren eragin handia duten fabrikazio lineak diseinatu eta ezartzeko gai diren pertsona kualifikatu ugari geureganatzea; eta, bestetik, Bergaran 10.000 m2-tik gorako instalazio berri bat eraikitzea, linea horiek muntatzeko eta prest jartzeko” azaldu du Mondragon Korporazioko lehendakariordea eta Danobat Taldeko zuzendari nagusia den Rafael Barrenecheak. Instalazio horiek 2009ko martxoan inauguratzea aurreikusten dute. Hasieran, 60 langile izango dira bertan, eta 35 enplegu kualifikatu berri sortuko dira.
Trenbide sektorearen aldeko apustu honen emaitzarik azpimarragarrienen artean, “TVSZtik etorritako 50 milioitik gorako eskaera alde batera utzita”, Errusiako Trenbideekin (RZD) eta Transmashholding (TMH) makineria egiten duten errusiar Taldearekin sinatutako akordioak azpimarratu zituen Barrenecheak. Akordio horien helburua da trenaren errodadura sistema fabrikatu eta mantentzeko bi teknologiak garatzen laguntzea eta, horren barruan sartzen da, hasieran, bogieak fabrikatzeko prest egongo diren bi instalazio entregatzea; baita ardatz muntatuak ekoizteko linea bat ere, 40 milioi eurotik gora balio duena. “Ziur aski, kontratu horiek 2009an jarriko dira indarrean” aurreratu zuen Danobat taldeko zuzendari nagusiak.
RZD, TMH eta Danobat Taldearen arteko hitzarmen hori joan den urriaren 23an berretsi zuen Vladimir Yakunin Errusiako Trenbide Sektoreko Lehendakariak (RZD) eta Rafael Barrenechea, Danobat Taldeko Zuzendari Nagusia, Espainiako Erregeari bisita egiten Madrilen izan zenean. Sinadura Magdalena Alvarez Sustapen Ministroaren aurrean izan zen. Barrenecheak jakinarazi zuenez, “Alvarezek gure enpresek aukera bikaina daukatela orain nabarmendu zigun, Errusian abiadura handia garatzen ari dela eta”. Azken urteotan, trenbidearen industrian ezaugarri hauek nabarmendu dira: teknologia aurreratuak sartu izana, gizartean handituz doan onarpena eta ingurumenari dagokionez daukan onarpena. Hori guztia dela eta, trenbidearena Danobat Taldearen negozio linea nagusietakoa da gaur egun. Danobateko enpresek eskaintzen dituzte, alde batetik, ardatzak, gurpilak eta bogie-ak fabrikatu eta ikuskatzeko prozesu osorako soluzio pertsonalizatuak; eta bestetik, trenaren errodadura mantentzeko makinak eta ekipamenduak. Hala, automatikoki egiten da dimentsioen egiaztatzea, ultrasoinu bidezko ikuskapena eta gurpilen birprofilaketa.
Danobat Taldea
Danobat Taldea enpresa liderra da Espainian makina-erremintaren fabrikazioan eta sektoreko lehen 20 fabrikatzaile europarren artean dago. Taldeak dituen produkturik aipagarrienak hauek dira: artezteko makinak, tornuak, fresaketa zentroak, mekanizazio zentroak, mekanizazio linea malguak, makina bereziak eta transferrak. Taldean, guztira, 1.328 pertsonak dihardu lanean. Horietatik 186 atzerriko ekoizpen lantegietan ari dira:
- Newall (Peterborough) ingelesa, aeronautikan eta automobilgintzako retrofitting sektorean oso presente dagoena
- Alemaniar filial hauek: Overbeck (Herborn), artezteko makinetan oso irudi sendoa duena; eta Bimatec (Limburg), fresaketa makinetan enpresa liderra dena Alemanian, lehen mailako bezeroen 800 erreferentzia baino gehiagorekin.
2008rako fakturazioa: 270 milioi euro
Era berean, Danobat Taldeak ordezkaritza komertzial propioak ditu Frantzia, Italia, Estatu Batuak, Brasil, Txina eta Japonian. Kalkuluen arabera, 2008rako fakturazioa 270 milioi eurokoa izango da; kopuru horren %80 nazioarteko merkatura zuzenduta dago, non merkatu nagusiak hauexek diren: Alemania,
Italia, Txina eta Errusia. Krisi ekonomikoa ere aipatu zuen Barrenecheak, “2009ko ekitaldi zailari begira, esan dezakegu gure eskaera zorroa aski ona dela etorkizun hurbilari halako lasaitasun batez begiratzeko, batez ere kontuan hartzen baditugu industria arloari dagokionez erruz pilatzen ari diren albiste negatiboak”. Gero eta lehiakide gehiago dituzten garaiotan, Danobat Taldeak lehiakortasun diferentziala garatu izana defendatu zuen zuendari nagusiak eta, besteak beste honako oinarriak goraipatu eta zerrendatu zituen: “produktuetan berrikuntzak egiteko etengabeko apustua. Horretarako, hain zuzen, duela 26 urte Ideko Teknologia Zentroa sortu zen; produktu sofistikatuei dagokienez exijentzia handikoak diren zenbait sektoretan espezializatzea eta eskaintza integrala; hor kontuan hartzen da, ekipamenduaz gainera, ingeniaritza zerbitzuak ematea, eta horren barruan: soluzio pertsonalizatuen diseinua, erabiltzeko prest dauden lineak fabrikatzea, prozesuen hobekuntza eta laguntza teknikoko zerbitzuak".
Krisi garaian negozioak dibertsifikatu
Krisi gogorreko garaiotan, Danobat Taldeak dibertsifikatu egin ditu negozioak hazkunde handiko sektoreetarantz, esaterako:
- Energia eolikoa. Sektore horretan, Lakber enpresa eratu dugu, Sakana eta Soraluze enpresekin partaidetuta, sorgailu eolikoetarako pieza berezien galdaketan eta mekanizazioan diharduena.
- Aeronautika. Sektore horretan, munduko liderrak gara turbina alabeak eta lurreratze trenak mantentzeko artezteko makinetan.
- Trenbidea. Sektore horretan, eskaera garrantzitsuak nabarmendu beharra dago, esaterako, gaur hizpide dugun eskaera; edo India Railways enpresari entregatutakoak, edo trenen errodadurak mantentzeko kontratuak, Renfen edo Metro Madrid-en lan egitea ekarri dutenak.
- Ekipamendu ondasunen fabrikatzaileentzako makinak, Japoniako (All Nippon Airlines), Alemaniako (Klingenberg) edo Turkiako (Durmazlar) enpresa liderrentzat.