1914an sortu eta 1995ean itxi zen enpresaren 80 urteko historia batu du Carmelo Urdangarinek 167 orrialde dituen liburuan.
Euskal industrializazio prozesuaren aurrekarietatik hasi eta enpresaren etapa ezberdinak ukitu ditu, Estarta Y Ecenarroren sorreratik itxierara arte. Hala nola, 1914tik gerra zibilera arteko epea, josteko eta brodatzeko makinen fabrikazioaren hasiera, gerraosteko garai nekezak, 1959ko egonkortze-plana, onurak izatetik gainbeherako fasean nola sartu zen eta azken bost urteak eta itxierako une gogorrak azaltzen ditu Urdangarinek; luze eta sakon, hainbat datu, taula, argazki eta marrazkiren laguntzaz. Hain zuzen, Julen Zabaletak egin ditu liburuan agertzen diren marrazkiak, albokoa kasu. Hitzaurrea, berriz, Antxon Pérez Callejak idatzi du. Aipatu, liburua gazteleraz idatzita dagoela.
Carmelo Urdangarin
Makina erremintaren munduan aditua da Carmelo Urdangarin, 75 urteko debarra. Eibarko Orbea bizikleta enpresako zuzendari nagusia izan zen urte mordo batez. Eibarko Danobat plantaren sortzaile ere izan zen eta Caja Laboralean ere lanean jardun zuen. Horrez gain, makina bat ikerketa eta liburu idatzi ditu makina erremintaren eta ogibideen gainean. Duela bizpahiru urte, esaterako “La Fabrica de Hierros y Aceros San Pedro de Elgoibar” liburuan San Pedro fabricaren nondik norakoak laga zituen idatzita.
- Ikus hemen: BARREN astekarian (599 zenb. 2007-1-26) eginiko elkarrizketa (pdf)
•Liburuko zenbait argazki: