Ricardo Mediavillak egindako Museoko eskultura korporatiboa, korapiloa deiturikoa, banatu diete antolatzaileek, Museoaren 10. urteurrena dela-eta, ondorengo pertsona eta erakundeei esker ona adierazteko:
- Jose Ramon Guridi Gipuzkoako Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarteko Diputatua.
- Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatea.
- Danobat Taldea Rafael Barrenetxea Zuzendari Orokorra.
- AFMtik Koldo Arandia, Presidentea.
- Gipukoako Kutxako Idoia Elurbe, Elgoibarko Zuzendaria.
- Euskadiko Kutxa, Ricardo Astigarraga.
- IMH, Joxean Egaña.
- Jose Rejo, IMHko zuzendari ohia.
- Amaia Zuazo, Patxi Aldabaldetrecu, Museoko lehen presidentea izan zenaren alarguna.
Esker ona adierazten duen korapiloa eskultura jaso duenean, “lehendik ere gutxi ez eta askatu beharreko beste korapilo bat” adierazi du txantxa giroan Ibarretxe lehendakariak. Gai seriagoetara egin du salto gero, ordea. “puri-purian eta komunikabideetan uneoro dagoen” krisialdia izan du hizpide. Mezu baikorra zabaldu nahi izan du Lehendakariak: “Orain dela astebete egin genuen egoera honi irtenbideak topatzea helburu zuen bilera gaur hemen zaudetenetako batzuekin, eta han argi geratu zenez, erreminta makinaren sektorean eskabidea jaitsi dela egia bada ere, beharrak hor jarraitzen du. Hortaz, oso garrantzitsua, ezinbeastekoa, da gure posizioak mantentzea krisiaren aurkako borrokan".
Inbertsio estrategikoak ere ez direla atzeratu behar azaldu du eta baita aliantza estrategikoak bultzatu behar direla ere, "krisialditik indarberrituta ateratzeko". Internalizazioa ere zinez garrantzizkotzat jo du. "Denok, gizarte, enpresek… lagundu behar dugu, eta sekula baino prestuago, gainera”.
Ekitaldiko argazkiak: