Bi laborategi berri eraiki ditu Ideko-IK4 zentroak

elgoibarren.net 2009ko urt. 28a, 11:18

 
Bi laborategi berri eraiki ditu makina-erreminta eta fabrikazio teknologietan espezializatutako zentroak; laser laborategi bat eta material konposatuak prozesatzeko beste laborategi bat. Krisi garaietan berrikuntza inoiz baino garrantzitsuagoa dela jakitun, teknologia berrietan barneratzeko apustua egin du, beste behin, Ideko Ideko-IK4 zentro teknologikoak.


Arriaga industrialekuan dago Ideko IK4.

  Ideko-IK4k dituen teknologien katalogoa handitzeak, bere bezeroei berrikuntza teknologikoa, sustapena eta negozio aukera berriak eskuratzeko aukera eskainiko dio. Halaber Ideko-IK4k puntako ekipamendu eta maila altuko teknologietako inbertsio politikarekin jarraitzen du, bere jardueraren oinarri eta ezagutza berria sortzearen euskarri baitira.

Lotura duten albisteak: