Datu txarrak izanagatik, Elgoibarko datuak ez dira salbuespen bat, joera orokorrrago baten isla baizik. Hala, Gipuzkoan dauden 88 udalerrietatik 80 udalerritan egin du gora langabeziak. 2008ko amaieran 30.059 langabetu zeuden Gipuzkoan, urte hasieran baino 7.127 langabetu gehiago, alegia. 1996. urteraino jo behar da langabetu kopuru altuagoak topatzeko.
Aldiz, orain dela gutxi, 2007an zehazki, langabetuen kopurua (21.388) inoizko baxuena izan zen, bai behintzat Inem (Enpleguko Institutu Nazionala) egun darabilen metodologiarekin langabezia zenbatzen hasi zenetik.
Denbora tarte motzean irauli egin dira langabezia-tasen kopuruak.
∞Lotura duten albisteak:
- EAEk %4,6ko langabezia tasarekin itxi zuen 2008. urtea (eitb.com)
- EAEn 15.600 lanpostu galdu dira 2008. urteko azken hiruhilekoan (berria.info)
- Urte hasieran baino 160 langabetu gutxiago daude Elgoibarren (2008-07-04 elgoiBARREN.net)
- Elgoibarko langabetuaren profila: emakumea, zerbitzuen sektorekoa eta DBHko ikasketekin (2008-03-06 elgoiBARREN.net)
- Debabarrenean dauden ia 1.900 langabetuetatik 1.198 emakumeak dira (2007-05-09 elgoiBARREN.net)