•Doako aholkularitza zerbitzua
Legealdi Planaren barnean erdiguneko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorea sustatzea aurreikusi zuen Udalak. Sektore horrek herrian duen garrantziaz jabetuta, doako aholkularitza zerbitzua jarri du martxan. INEMetik jasotako dirulaguntzari esker, Oihana Barrutia merkataritza teknikaria kontratatu dute, eta berak eskainiko die aholkularitza sektoreko profesionalei.
•Hiru lan ildo
Herriko merkataritza indarberritzeko programak hiru lan ildo nagusi izango ditu:
1. Hirigintza komertziala: Erdigunea merkataritzaren beharretara egokituko da. Hau da, herritarrei erraztasunak jarriko zaizkie dendetara iristeko eta dirua herrian gastatzeko. Erdiguneko kaleak oinezkoentzako egokituko dira, batez ere.
2. Zerbitzuak: Enpresei aholkuak eta laguntzak eskainiko zaizkie, eta, bide batez, euren beharrak aztertuko dituzte.
3. Dinamizazio plana: Elgoibarko merkataritzaren irudia landuko da, eta mezu bat prestatuko da herritarrengana iristeko.
•Merkatu plaza eta merkadilloa
Merkataritza indarberritu eta sustatzeko proiektuaren barnean, merkatu plazaren ikerketa sakona egingo du Udalak 2009an. Elgoibarrek nolako merkatu plaza behar duen aztertuko du, eta horren arabera hasiko dira lanean. Merkatu plazako postuak erabiltzeko baimena 2012. urtean amaituko zaie egungo merkatariei.

Ostegunetako merkadilloari dagokionez, gaia ez daukatela ahaztuta adierazi du Alfredo Etxeberriak, eta egoera aztertuko dutela adierazi du: “Batetik Udalak konpromiso hori hartu zuelako, eta neuk pertsonalki, merkadilloko saltzaileekin konpromisoa hartu nuelako”.
"Elgoibartar guztion beharrak kontutan izanik" hartuko ditu Udalak ostegunetako merkadilloaren gaineko erabakiak, baina oraindik ez dago ezer zehaztuta.
∞Lotura duten albisteak:
∞Lotura duten albisteak:
- Merkatu plaza berritzeko aukerak aztertzen ari dira Udala eta merkatariak (2008-09-19 elgoiBARREN.net)